Zehaztu karaktereen kokapena, eskala, biraketa eta tartea.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Karakterea - Kokagunea fitxa.

Choose View - Styles - open context menu of an entry and click New/Edit Style - Alignment tab.


Aldaketak uneko hautapenean aplikatzen dira, kurtsorean dagoen hitz osoan edo idazten duzun testu berrian.

Kokagunea

Ezarri karaktere baten azpiindizea edo goi-indizea.

Goi-indizea

Hautatutako testuaren tamaina txikitzen du eta testua oinarri-lerroaren gainetik altxatzen du.

Normala

Goi-indizeen eta azpiindizeen formatua kentzen du.

Azpiindizea

Hautatutako testuaren tamaina txikitzen du eta testua oinarri-lerroaren azpitik jaisten du.

Goi-indizea/Azpiindizea:

Idatzi hautatutako testua oinarrizko lerrotik zenbat igo edo jaitsi nahi duzun. Ehuneko ehuna letra-tipoaren altueraren berdina da.

Letra-tamaina erlatiboa

Sartu zein kantitatetan txikitu nahi duzun hautatutako testuaren tamaina.

Automatikoa

Automatikoki ezartzen du hautatutako testua zein kantitatetan altxatuko edo jaitsiko den oinarri-lerroarekiko.

Biraketa/eskala

Eskalatu zabalera

Sartu hautatutako testuaren letra-tipoa zein ehunekotan tiratu edo konprimatuko den, horizontalean.

Tartea

Zehaztu karaktere bakoitzaren arteko tartea.

Tartea

Hautatutako testuaren karaktereen arteko tartea zehazten du. Sartu kopurua biratze-botoian, testua zenbat zabaldu edo konprimatu nahi duzun adierazteko.

tip

Tartea handitzeko, ezarri balio positiboa; txikitzeko, ezarri balio negatiboa.


Pareko karaktere-tartea doitzea

Automatikoki doitu karaktere-tartea letra-konbinazio jakinetarako.

Doitu karaktereen arteko tartea erabilgarri dago soilik letra-tipo batzuetan eta beharrezkoa da inprimagailuak aukera hori onartzea.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Aplikatu

Aldatutako edo hautatutako balioak aplikatzen ditu, elkarrizketa-koadroa itxi gabe.

Emaguzu laguntza!