Zenbakien formatu-kodeak

Zenbakien formatu-kodeek puntu eta komaz (;) bereizitako lau atal arte izan ditzakete.

  1. Bi atal dituen zenbakien formatu-kode batean, lehen atalean balio positiboak eta zero balioa aplikatzen dira, eta bigarren atalean balio negatiboak aplikatzen dira.

  2. Hiru atal dituen zenbakien formatu-kode batean, lehen atalean balio positiboak aplikatzen dira, bigarrenean balio negatiboak eta hirugarrenean zero balioa.

  3. Baldintzak ere ezar ditzakezu hiru ataletan. Horrela, baldintza betetzen denean soilik aplikatuko da formatua.

  4. Edukia balio bat ez bada, baizik eta testuren bat, laugarren atala aplikatuko da. Edukia a bildu batekin (@) irudikatuko da.

Dezimalak eta digitu esanguratsuak

Erabili zero zenbakia (0), zenbaki-ikurra (#) edo galdera-ikurra (?) leku-marka gisa, zenbakien zure formatu-kodean zenbakiak ordezkatzeko. # ikurrak digitu esanguratsuak besterik ez ditu bistaratzen, eta 0 ikurrak zeroak bistaratzen ditu, zenbakiak zenbaki-formatuan adierazitakoak baino digitu gutxiago baditu. ? ikurra # ikurraren parekoa da, baina zuriune bat gehitzen du, dezimalen lerrokatzeari eusteko, ezkutuko zero ez esanguratsu bat dagoen kasuetarako.

Zatiki baten zenbakitzailean eta izendatzailean egongo den zifra kopurua adierazteko, erabili galdera-ikurrak (?), zeroak (0) edo zenbaki-ikurrak (#). Definitutako ereduarekin bat ez datozen zatikiak koma mugikorreko zenbaki gisa adieraziko dira.

Zenbaki batean dezimal-bereizlearen eskuineko digituak formatuko leku-markak baino gehiago badira, zenbakia horren arabera biribiltzen da. Zenbaki batean dezimal-bereizlearen ezkerreko digituak formatuko leku-markak baino gehiago badira, zenbaki osoa bistaratzen da. Erabili zerrenda hau zenbakien formatu-kode bat sortzean leku-markak erabiltzeko gida gisa:

Leku-markak

Azalpena

#

Ez ditu zero gehigarriak bistaratzen.

?

Bistaratu zuriuneak, zero gehigarriak bistaratu ordez.

0 (zero)

Zero gehigarriak bistaratzen ditu zenbakian dauden lekuak formatuan dauden zeroak baino gutxiago badira.


Adibideak

Zenbaki-formatua

Formatu-kodea

3456,78 honela: 3456,8

####.#

9,9 honela: 9,900

#.000

13 honela: 13,0, eta 1234,567 honela: 1234,57

#.0#

5,75 honela: 5 3/4, eta 6,3 honela: 6 3/10

# ???/???

,5 honela: 0,5

0.##

,5 honela: 0,5   (amaieran bi zuriune gehigarri dituela)

0.???


Milakoen bereizlea

Hizkuntza-ezarpenen arabera, koma bat edo puntu bat erabili daiteke milakoen bereizle gisa. 1000 zenbakiaren multiplo baten bidez bistaratutako zenbaki baten tamaina txikitzeko erabil daiteke bereizlea. Beheko adibideek koma darabilte milakoak bereizteko:

Zenbaki-formatua

Formatu-kodea

15000 honela: 15.000

#,###

16000 honela: 16

#,


Zenbakien formatu-kodean testua sartzea

Testuak eta zenbakiak

Zenbakiak dituen gelaxka batean aplikatu den zenbaki-formatu bati testua gehitzeko, idatzi komatxo bikoitzak (") testuaren aurretik eta atzetik, edo alderantzizko barra (\) karaktere bakarraren aurretik. Esaterako, sartu #,# "metro" "3,5 metro" bistaratzeko, edo #,# \m "3,5 m" bistaratzeko. Milakoen bereizle gisa zuriunea erabiltzen baduzu, komatxoen arteko zuriuneak txertatu beharko dituzu aurreko adibideetan: #,#" metro" edo #,#\ \m, emaitza zuzena lortzeko.

Testua eta testua

Testu bat testua izan dezakeen gelaxka bateko zenbaki-formatu batean sartzeko, inguratu testua komatxo bikoitzez (" ") eta ondoren gehitu a bildua ikurra (@). Adibidez, sartu "Guztira "@ bistaratzeko "Guztira abendua".

Zuriuneak

Zenbaki-formatu batean zuriune baten zabalera definituko duen karaktere bat erabiltzeko, idatzi azpimarra bat (_ ) karakterearen aurretik. Zuriunearen zabalera aldatu egiten da aukeratutako karaktereen zabaleraren arabera. Adibidez, _M kateak zuriune zabalagoa sortzen du _i kateak baino.

Espazio librea karaktere jakin batekin betetzeko, erabili asterisko bat (*) karaktere horrekin jarraituta. Esaterako:

*\0

balio osoa (0) bistaratuko du, aurretik zutabe-zabalera betetzeko behar diren alderantzizko barra (\) guztiak dituela. Kontabilitate-adierazpenerako, moneta-ikurra ezkerrean lerrokatu nahi izan dezakezu, honen antzeko formatu batekin:

$_-* 0.--;$-* 0.--;$_-* -

Kolorea

Zenbakien formatu-kode baten atal batean kolorea ezartzeko, txertatu honako kolore-izenetako bat kortxeteen artean [ ]:

CYAN

GREEN

BLACK

BLUE

MAGENTA

RED

WHITE

YELLOW


Baldintzak

Baldintzapeko kortxeteak

Zuk zehaztutako baldintzak betetzen direnean aplikatuko den zenbaki-formatu bat defini dezakezu. Baldintzak kortxete artean [ ] sartzen dira.

Zenbakien eta <, <=, >, >=, = eta <> eragileen edozein konbinazio erabil daiteke.

Adibidez, tenperatura-datu desberdinei kolore desberdina aplikatu nahi badiezu, sartu:

[BLUE][<0]#.0 "°C";[RED][>30]#.0 "°C";[BLACK]#.0 "°C"

Zeroz azpiko tenperatura guztiak urdinak dira, 0 eta 30 °C artean dauden tenperaturak beltzak eta 30 °C baino beroagoak diren tenperaturak gorriak dira.

Zenbaki positiboak eta negatiboak

Zenbakia positiboa denean, zero denean edo negatiboa denean testu desberdina gehituko duen zenbaki-formatua definitzeko, erabili ondorengo formatuak:

"plus" 0;"minus" 0;"zero" 0

Ehunekoak, notazio zientifikoa eta zatikiak

Ehunekoak

Zenbakiak ehunekotan emateko, erantsi ehunekoaren ikurra (%) zenbaki-formatuari.

Notazio zientifikoa

Idazkera zientifikoaren bidez zenbaki oso luzeak edo zatiki oso txikiak idatz daitezke modu trinkotuan. Adibidez, idazkera zientifikoan, 650000 idazten da 6,5 x 105 , eta 0,000065 idazten da 6,5 x 10-5. LibreOffice(e)n, zenbaki horiek 6,5E+5 eta 6,5E-5 idazten dira, hurrenez hurren. Idazkera zientifikoa erabiltzen duten zenbakiak bistaratzen dituen zenbaki-formatua sortzeko, sartu a # edo 0 eta honako kodeetako bat: E-, E+, e- edo e+. E edo e ondoren ikurra sartzen ez bada, ez da agertuko berretzailearen balio positiborako. Ingeniaritza-idazkera erabiltzeko, sartu 3 digitu (0 edo #) zati osoan, esaterako, ###.##E+00.

Zatikien adierazpena

Balio bat zatiki gisa adierazteko, formatuak bi edo hiru zati ditu: aukerako zati osoa, zenbakitzailea eta izendatzailea. Osoko zatia eta zenbakitzailea zuriune batekin edo komatxo arteko edozein testurekin bananduta daude. Zenbakitzailea eta izendatzailea barra-karaktere batekin bananduta daude. Zati bakoitza #, ? eta 0 leku-marken konbinazioa izan daiteke.

Izendatzailea zatikiaren baliorik hurbilena kalkulatzeko erabiltzen da, leku-marka kopuruaren arabera. Esaterako, PI balioa adierazteko 3 16/113 erabiltzen da, honako formatuarekin:

# ?/???

Izendatzaile-balioa behartu egin daiteke leku-markak ordezkatuta dituen baliora. Esaterako, PI balioa 1/16ren multiplo gisa (alegia, 50/16) jasotzeko, erabili honako formatua:

?/16

Moneta-formatuetarako zenbakien formatu-kodeak

Gelaxka baten moneta-formatu lehenetsia, kalkulu orriaren eskualdeko ezarpenek zehazten dute. Nahi izanez gero, gelaxkan moneta-ikur pertsonalizatua aplika daiteke. Adibidez, sartu #.##0,00 € bistaratzeko 4,50 € (Euro).

Monetaren ezarpen lokala ere zehatz daiteke, herrialdearen kode lokala idatziz ikurraren ondoren. Adibidez, [$€-407] kateak euroa adierazten du Alemanian. Herrialde baten kode lokala ikusteko, hautatu herrialdea Gelaxken formatua elkarrizketa-koadroaren Zenbakiak fitxan, Hizkuntzazerrendan.

note

Moneten formatu-kodeak [$xxx-nnn] forma erabiltzen du. xxx moneta-ikurra da eta nnn estatu-kodea. Banku-ikur bereziek, hala nola EUR (euroa adierazteko), ez dute estatu-koderik behar. Moneta-formatua ez dago Hizkuntza koadroan hautatutako hizkuntzaren arabera.


Data- eta ordu-formatuak

Data-formatuak

Egunak, hilabeteak eta urteak bistaratzeko, erabili itzazu zenbakien formatu-kode hauek.

Abisu-ikonoa

Formatu-kode guztiek ez dituzte emaitza esanguratsuak hizkuntza guztietarako.


Formatua

Formatu-kodea

Hilabetea 3 gisa.

M

Hilabetea 03 gisa.

MM

Hilabetea urt-ab gisa

MMM

Hilabetea urtarrila-abendu gisa

MMMM

Hilabete-izenaren lehen letra

MMMMM

Eguna honela: 2

D

Eguna honela: 02

DD

Eguna honela: al.-ig.

NN or DDD or AAA

Eguna honela: astelehena-igandea

NNN or DDDD or AAAA

Eguna komaz bereizita, honela: "Igandea,"

NNNN

Urtea honela: 00-99

YY

Urtea honela: 1900-2078

YYYY

Egutegiko astea

WW

Hiruhilekoa honela: HR1etik HR4

Q

Hiruhilekoa honela: 1. hiruhilekotik 4 hiruhilekora

QQ

Aroa, laburdura. Japoniar Gengou egutegian, karaktere bakarra (balio posibleak honakoak dira: M, T, S, H)

G

Aroa, laburdura

GG

Aroa, izen osoa

GGG

Urtearen zenbakia aro baten baitan, formatu laburra

E

Urtearen zenbakia aro baten baitan, formatu luzea

ARAR edo R

Aroa, izen osoa eta urtea

RR edo GGGAA


Goian aipatutako formatu-kodeak badabiltza LibreOffice(r)en bertsioarekin. Dena dela, LibreOffice(r)en eskualde-ezarpenak beste eskualde-ezarpen batzuetara aldatu behar dituzunean, beste eskualde-ezarpen horietan zer formatu-kode erabiltzen diren jakin behar duzu.

Adibidez, zure softwarean ingelesezko eskualde-ezarpenak ezarrita badaude, eta lau digitu dituen urtearen formatua erabili nahi baduzu, YYYY sartu beharko duzu formatu-kode gisa. Alemanezko ezarpen lokalera aldatzen bazara, horren ordez JJJJ erabili behar duzu. Taula honek desberdintasun lokalizatuak bakarrik zerrendatzen ditu.

Eskualde-ezarpenak

Urtea

Hilabetea

Eguna

Ordua

Asteko eguna

Aroa

English - en

eta zerrendatu gabeko eskualde-ezarpen guztiak

Y

M

D

H

A

G

Alemana - de

J

T

Neerlandera - nl

J

U

Frantsesa - fr

A

J

O

Italiera - it

A

G

O

X

Portugesa - pt

A

O

Espainiera - es

A

O

Daniera - da

T

Norvegiera - no, nb, nn

T

Suediera - sv

T

Finlandiera - fi

V

K

P

T


Datak sartzea

Gelaxka batean data bat sartzeko, erabili egutegi gregoriarraren formatua. Adibidez, euskarazko hizkuntza-ezarpenean, sartu 1/2/2002, idazteko 2002ko urt. 2.

Data-formatu guztiak - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntza aukeran ezarritako hizkuntzaren mendekoak dira. Adibidez, zure hizkuntza 'japoniera' bada, Gengou egutegia erabiliko da. LibreOffice aplikazioek darabilten data-formatu lehenetsia egutegi gregoriarra da.

Ezarpen lokalekiko independentea den egutegi-formatua zehazteko, gehitu aldarazle bat data-formatuaren aurrean. Adibidez, data bat egutegi juduaren formatua erabiliz bistaratzeko hebreera ez den ezarpen lokal batean, sartu: [~judua]UUUU/HHH/EE.

Zehaztutako egutegia Microsoft Excel formatura esportatzen da LCID hedatua erabiliz. LCID hedatua formatu-katean ere erabili daiteke. Egutegi-aldarazle bihurtu daiteke, hori onartzen bada. Ikusi LCID hedatua atala.

Aldarazlea

Egutegia

[~buddhist]

Egutegi budista thailandiarra

[~gengou]

Gengou egutegi japoniarra

[~gregorian]

Egutegi gregoriarra

[~hanja] edo [~hanja_yoil]

Egutegi korearra

[~hijri]

Egutegi arabiar islamikoa

[~jewish]

Egutegi judua

[~ROC]

Txinako Errepublikako egutegia


Ordu-formatuak

Orduak, minutuak eta segundoak ikusteko, erabili zenbakien formatu-kode hauek:

Formatua

Formatu-kodea

Orduak 0-23 gisa

H

Orduak 00-23 gisa

HH

Orduak honela: 00 (23 zenbakitik gora ere bai)

[HH]

Minutuak honela: 0-59

M

Minutuak honela: 00-59

MM

Minutuak honela: 00 (59 zenbakitik gora ere bai)

[MM]

Segundoak 0-59 gisa

S

Segundoak 00-59 gisa

SS

Segundoak honela: 00 (59 zenbakitik gora ere bai)

[SS]


Ohar-ikonoa

Segundoak zatiki gisa bistaratzeko, gehitu dezimal-bereizlea zenbakien formatu-kodean. Adibidez, sartu HH:MM:SS.00 ordua "01:02:03.45" gisa bistaratzeko.


Ingeles hizkuntza erabiliz gero, minutuak adierazteko M eta MM formatuak orduen eta segundoen denbora-formatuekin erabili behar dira, hilabeteen data-formatuekin nahasteak saihesteko.

02:03.45 edo 01:02:03.45 edo 25:01:02 moduetan ematen bada ordua, ondoko formatu hauek esleituko dira, ez bada beste formaturik ezarri: MM:SS.00 edo [HH]:MM:SS.00 edo [HH]:MM:SS

Zenbakiak bistaratzea jatorrizko karaktereak erabiliz

NatNum aldarazleak

Zenbakiak jatorrizko zenbaki-karaktereak erabiliz bistaratzeko, erabili [NatNum1], [NatNum2], ..., [NatNum11] aldarazleak zenbakien formatu-kodearen hasieran.

Zenbakiak zenbakizko, monetazko edo datazko formatu ezberdinetan idazteko, erabili [NatNum12] aldarazlea, nahi den argumentuekin, zenbakien formatu-kode baten hasieran. Ikusi NatNum12 atala beherago.

[NatNum1] aldarazleak beti karakterez karaktereko mapaketa erabiltzen du zenbakiak kate bihurtzeko. Kate horrek bat egiten du ezarpen lokalari dagokion zenbakien formatu-kodearekin. Beste aldarazleek emaitza desberdinak ematen dituzte ezarpen lokal desberdinekin erabiltzen badira. Formatu-kodea definitu behar zaion ezarpen lokal bat hizkuntza eta lurraldea izan daiteke edo jatorrizko zenbaki aldarazleari jarraitzen dion aldarazle bat, adibidez [$-yyy]. Kasu honetan, yyy da MS-LCID hamaseitarra uneko formatu-kodetan ere erabiltzen dena. Adibidez, japonierazko Kanji karaktere laburren bidez zenbaki bat bistaratzeko AEBetako ingelesezko ezarpen lokal batean, erabili zenbakien honako formatu-kodea:

[NatNum1][$-411]0

Ondorengo zerrendan, LibreOffice [NatNum] aldarazleari dagokion Microsoft Excel [DBNumX] aldarazlea erakusten da. Nahi izanez gero, [DBNumX] aldarazlea erabil daiteke [NatNum] aldarazlearen ordez ezarpen lokalean. Aukera dagoen aldiko, LibreOffice(e)k barnean mapatzen ditu [DBNumX] aldarazleak [NatNumN] aldarazleetan.

[NatNum] aldarazleak erabiliz datak bistaratuz gero efektua desberdina izan daiteke, beste zenbaki mota batzuekin bistaratutakoarekin alderatuz gero. Horrelako efektuak 'CAL: '-en bidez adierazten dira. Adibidez, 'CAL: 1/4/4'-ek adierazten du urtea [NatNum1] aldarazlea erabiliz bistaratzen dela, eguna eta hilabetea, ordea, [NatNum4] aldarazlea erabiliz bistaratzen direla. 'CAL' ez bada zehazten, aldarazle jakin horretarako datu-formatua ez da onartzen.

[NatNum0]

Jatorrizko edozein zenbaki-kate, saiatu ASCII digitu arabiar bihurtzen. Dagoeneko ASCII bada, ASCII izaten jarraituko du.

[NatNum1]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Txinera

Txinerako minuskulak

CAL: 1/7/7 [DBNum1]

Japoniera

Kanji karaktere laburrak

[DBNum1]

CAL: 1/4/4 [DBNum1]

Koreera

Koreerako minuskulak

[DBNum1]

CAL: 1/7/7 [DBNum1]

Hebreera

Hebreerako karaktereak

Arabiera

Karaktere arabiar-indiarrak

Thailandiera

Thailandieraren karaktereak

Hindia

Karaktere indiar-devanagariak

Odia

Odia (oriya) karaktereak

Marathera

Karaktere indiar-devanagariak

Bengalera

Bengaleraren karaktereak

Punjabera

Punjaberako karaktereak

Gujaratera

Gujaraterako karaktereak

Tamilera

Tamileraren karaktereak

Telugua

Teluguaren karaktereak

Kannada

Kannadaren karaktereak

Malabarera

Malabareraren karaktereak

Laosera

Laoseraren karaktereak

Tibetera

Tibeteraren karaktereak

Birmaniera

Birmanierako karaktereak

Khmerera

Khmereraren karaktereak

Mongoliera

Mongolieraren karaktereak

Nepalera

Karaktere indiar-devanagariak

Dzongkha

Tibeteraren karaktereak

Persiera

Ekialdeko karaktere arabiar-indiarrak

Elizako eslaviera

Karaktere zirilikoak


[NatNum2]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Txinera

Txineraren maiuskula-karaktereak

CAL 2/8/8 [DBNum2]

Japoniera

Kanji karaktere tradizionalak

CAL 2/5/5 [DBNum2]

Koreera

Koreeraren maiuskula-karaktereak

[DBNum2]

CAL 2/8/8 [DBNum2]

Hebreera

Hebreeraren zenbakitzea


[NatNum3]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Txinera

Zabalera osoko digitu arabiarrak

CAL: 3/3/3 [DBNum3]

Japoniera

Zabalera osoko digitu arabiarrak

CAL: 3/3/3 [DBNum3]

Koreera

Zabalera osoko digitu arabiarrak

[DBNum3]

CAL: 3/3/3 [DBNum3]


[NatNum4]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Txinera

testua minuskuletan

[DBNum1]

Japoniera

Kanji testu moderno luzea

[DBNum2]

Koreera

testu formala minuskuletan


[NatNum5]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Txinera

Txinerazko testua maiuskuletan

[DBNum2]

Japoniera

Kanji testu tradizional luzea

[DBNum3]

Koreera

testu formala maiuskuletan


[NatNum6]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Txinera

zabalera osoko testua

[DBNum3]

Japoniera

zabalera osoko testua

Koreera

zabalera osoko testua


[NatNum7]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Txinera

testu laburra minuskuletan

Japoniera

Kanji testu moderno laburra

Koreera

testu informala minuskuletan


[NatNum8]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Txinera

testu laburra maiuskuletan

Japoniera

Kanji testu tradizional laburra

[DBNum4]

Koreera

testu informala maiuskuletan


[NatNum9]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Koreera

Hangul karaktereak


[NatNum10]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Koreera

Hangul testu formala

[DBNum4]

CAL 9/11/11 [DBNum4]


[NatNum11]

Transliterazioak

Jatorrizko zenbaki-karaktereak

DBNumX

Data-formatua

Koreera

Hangul testu informala


LCID hedatua

Bateragarria bada, jatorrizko zenbakitzea eta egutegia LCID hedatua erabiliz esportatzen da Microsoft Excel formatura. LCID hedatua kate-formatuan ere erabil daiteke, NatNum aldarazleak erabili ordez.

LCID hedatuak 8 digitu hamaseitar ditu: [$-NNCCLLLL], lehen bi digituak (NN) jatorrizko zenbakientzat, CC egutegiarentzat eta LLLL LCID kodearentzat. Esaterako, [$-0D0741E] bihurtuko da [NatNum1][$-41E][~buddhist]: thailandierazko numeralak (0D) egutegi budistarekin (07) thailandierazko hizkuntzan (041E).

Jatorrizko zenbakiak

Lehen bi digituak (NN) jatorrizko zenbakiak dira:

NN

Zenbakia

Irudikapena

LCID bateragarria

01

Arabiera

1234567890

denak

02

Ekialdeko arabiera

١٢٣٤٥٦٧٨٩٠

401

1401, 3c01, 0c01, 801, 2c01, 3401, 3001, 1001, 1801, 2001, 4001, 2801, 1c01, 3801, 2401

03

Persiera

۱۲۳۴۵۶۷۸۹۰

429

04

Devanagaria

१२३४५६७८९०

439

44E, 461, 861

05

Bengalera

১২৩৪৫৬৭৮৯০

445

845

06

Punjabera

੧੨੩੪੫੬੭੮੯੦

446

07

Gujaratera

૧૨૩૪૫૬૭૮૯૦

447

08

Oriya

୧୨୩୪୫୬୭୮୯୦

448

09

Tamilera

௧௨௩௪௫௬௭௮௯0

449

849

0A

Telugua

౧౨౩౪౫౬౭౮౯౦

44A

0B

Kannada

೧೨೩೪೫೬೭೮೯೦

44B

0C

Malabarera

൧൨൩൪൫൬൭൮൯൦

44C

0D

Thailandiera

๑๒๓๔๕๖๗๘๙๐

41E

0E

Laosera

໑໒໓໔໕໖໗໘໙໐

454

0F

Tibetera

༡༢༣༤༥༦༧༨༩༠

851

10

Birmaniera

၁၂၃၄၅၆၇၈၉၀

455

11

Tigrinyera

፩፪፫፬፭፮፯፰፱0

473

873

12

Khmerera

១២៣៤៥៦៧៨៩០

453

13

Mongoliera

᠑᠒᠓᠔᠕᠖᠗᠘᠙᠐

C50

850

1B

Japoniera

一二三四五六七八九〇

411

1C

(finantzarioa)

壱弐参四伍六七八九〇

1D

(zabalera osoko arabiera)

1234567890

1E

Txinera - soildua

一二三四五六七八九○

804

1004, 7804

1F

(finantzarioa)

壹贰叁肆伍陆柒捌玖零

20

(zabalera osoko arabiera)

1234567890

21

Txinera - tradizionala

一二三四五六七八九○

C04

1404

22

(finantzarioa)

壹貳參肆伍陸柒捌玖零

23

(zabalera osoko arabiera)

1234567890

24

Koreera

一二三四五六七八九0

812

25

(finantzarioa)

壹貳參四伍六七八九零

26

(zabalera osoko arabiera)

1234567890

27

Koreera - Hangula

일이삼사오육칠팔구영


Egutegia

Hurrengo bi digituak (CC) egutegiaren kodea dira. Egutegi bakoitza zenbait LCIDetan soilik da baliozkoa.

CC

Egutegia

Adibidea (UUUU-HH-EE)

Onartutako LCIDa

00

Gregorianoa

2016-08-31

Denak

03

Gengou

28-08-31

411 (japoniera)

05

Ezezaguna

4349-08-31

Onartu gabea

06 edo 17

Hejira

1437-11-28

401 (arabiera - Saudi Arabia), 1401 (arabiera - Algeria), 3c01 (arabiera - Bahrain), 0c01 (arabiera - Egipto), 801 (arabiera - Irak), 2c01 (arabiera - Jordania), 3401 (arabiera - Kuwait), 3001 (arabiera - Libano), 1001 (arabiera - Libia), 1801 (arabiera - Maroko), 2001 (arabiera - Oman), 4001 (arabiera - Qatar), 2801 (arabiera - Siria), 1c01 (arabiera - Tunisia), 3801 (arabiera - AEB), 2401 (arabiera - Yemen) eta 429 (persiera)

07

Budista

2559-08-31

454 (laosera), 41E (thailandiera)

08

Judua

5776-05-27

40D (hebreera)

10

Indiarra

1938-06-09

Onartu gabea

0E, 0F, 11, 12 edo 13

Ezezaguna

2016-07-29

Onartu gabea

Onartu gabea

Hanja

412 (koreera)

Onartu gabea

ROC

0105-08-31

404 (txinera - Taiwan)


NatNum12 aldarazlea

Zenbakiak zenbakizko, monetazko edo datazko formatu desberdinetan idazteko, erabili [NatNum12] aldarazlea, nahi den argumentuekin, zenbakien formatu-kode baten hasieran.

NatNum12 formatuaren adibideak

Kodeei formatua ematea

Azalpena

[NatNum12]

Idatzi zenbaki kardinal gisa: 1 → bat

[NatNum12 ordinal]

Idatzi zenbaki ordinal gisa: 1 → lehena

[NatNum12 ordinal-number]

Idatzi zenbaki ordinal laburtu gisa: 1 → 1.

[NatNum12 capitalize]

Idatzi zenbaki kardinal gisa, hasierakoa maiuskuletan: 1 → Bat

[NatNum12 upper ordinal]

Idatzi maiuskuletan, zenbaki ordinal gisa: 1 → LEHENA

[NatNum12 title]

Idatzi izenburu modura, zenbaki kardinal gisa: 101 → Ehun Eta Bat

[NatNum12 USD]

Idatzi dirutan, 3 letrako ISO kode modura adierazi behar den moneta gisa: 1 → dolar bat

"MMMM-eko [NatNum12 D=ordinal-number]D"

Idatzi data modura, "Maiatzaren 1.a" formatua

"MMMM, YYYY-eko [NatNum12 YYYY=title year,D=capitalize ordinal]D"

Idatzi data modura, "Maiatzaren Lehena, Mila Bederatziehun eta Bederatzi" formatuan


Beste argumentu batzuk: "money" 3 letrako moneta-kodeen aurretik, adibidez [NatNum12 capitalize money USD]0.00 kodea aplikatzen bazaio "1.99" zenbakiari, "Bat eta 99/100 U.S. dolar" idatziko da.

Errore-kodeak

Balioa hautatutako formaturako baliozkoak diren mugetatik kanpo badago, honako errore-kodea erakutsiko da:

#FMT

Emaguzu laguntza!