Eskaneatutako irudi bat txertatzen du dokumentuan.
Eskaneatutako irudi bat txertatzeko, zure eskanerraren kontrolatzaileak instalatuta egon behar du. UNIX sistemetan, http://www.sane-project.org helbideko SANE paketea instalatu behar duzu. SANE paketeak LibreOffice aplikazioaren libc berbera erabili behar du.
Irudi bat eskaneatzen du, eta ondoren emaitza dokumentuan txertatzen du. Eskaneatzearen elkarrizketa-koadroa eskanerraren fabrikatzaileak eskaintzen du.