LibreOffice 7.1 laguntza
LibreOffice(r)en pantaila-bistaratzea txikitzen edo handitzen du. Uneko zoom-faktorea ehuneko gisa bistaratzen da Egoera barran.
Zooma desberdin maneiatzen da Unix, Linux eta Windows plataformetan. Windowsen % 100eko zoom-faktorearekin gordetako dokumentu bat zoom-faktore handiagoarekin bistaratzen da Unix/Linux plataformetan. Zoom-faktorea aldatzeko, egin klik bikoitza edo saguaren eskuineko botoiaz klik egin Egoera barrako ehunekoaren balioan, eta hautatu nahi duzun zoom-faktorea.
Ezarri uneko dokumentua eta ondoren irekiko dituzun mota bereko dokumentu guztiak bistaratzeko zoom-faktorea.
Bistaratzea tamainaz aldatzen du, hautatutako gelaxka barrutiak komandoa abiatzean duen zabalerara.Bistaratzea tamainaz aldatzen du, komandoa abiaraztean, irekita dagoen dokumentuko testuaren zabalerara.
Bistaratzea tamainaz aldatzen du, hautatutako gelaxka barrutiak komandoa abiatzean duen zabalerara.Orrialde osoa bistaratzen du pantailan.
Dokumentu-orrialdearen zabalera osoa bistaratzen du. Orrialdearen goiko eta beheko ertzak beharbada ez dira ikusiko.
Dokumentua bere benetako tamainan bistaratzen du.
Dokumentua bistaratzeko erabili nahi duzun zoom-faktorea sar daiteke. Egin klik hemen, eta ondoren idatzi ehuneko bat koadroan.
Testu-dokumentuetan, ikuspegiaren diseinua ezar dezakezu. Txikiagotu zooma ikuspegi-diseinuaren ezarpen bakoitzaren efektua ikusteko.
Ikuspegi-diseinu automatikoak orriak alboz albo bistaratzen ditu, zoomak onartzen duen neurrira arte.
Orri bakarraren ikuspegi-diseinuak orriak elkarren azpian erakusten ditu, baina inoiz ez alboz albo.
Zutabeetako ikuspegi-diseinuan orriak zutabe kopuru jakin batean ikusiko dituzu, alboz albo. Adierazi zutabe kopurua.
Liburu moduko ikuspegi-diseinuan, bi orri alboz albo ikusiko dituzu, irekitako liburu bat izango balira bezala. Lehen orria eskuineko orrialdea da, eta orrialde-zenbaki bakoitia du.