LibreOffice 7.3 laguntza
Ezarri aldaketa-zerrenda iragazteko irizpidea Zerrenda fitxan.
Zehaztutako data eta orduaren arabera iragazten du aldaketa-zerrenda.
Uneko data eta ordua dagozkien koadroetan sartzen ditu.
Zerrendan hautatutako egilearen izenaren arabera iragazten du aldaketa-zerrenda.
Zehaztutako gelaxka-barrutiaren arabera iragazten ditu aldaketak. Kalkulu-orriko gelaxka-barruti bat hautatzeko, egin klik Ezarri erreferentzia botoian (...).
Hautatu iragazki gisa erabili nahi duzun gelaxka-barrutia, eta ondoren sakatu botoi hau iragazki-zerrendara itzultzeko.
Aldaketen zerrenda iragazten du Ekintza koadroan hautatu den aldaketa motaren arabera.
Sartutako gako-hitzen arabera iragazten ditu aldaketen iruzkinak.
Adierazpen erregularrak ere erabil ditzakezu (komodinak) iruzkinak iragazten direnean.