Uneko dokumentua hautatutako dokumentu batekin konparatzen du. Hautatutako dokumentuaren edukia ezabatze gisa markatzen da irekitzen den elkarrizketa-koadroan. Nahi izanez gero, hautatutako fitxategiaren edukia uneko dokumentuan txerta daiteke ezabatutako sarrera egokiak hautatuta, eta ondoren Baztertu eta Txertatu aukeretan klik eginda.
Dokumentu beraren kopietan egindako aldaketak inportatzen ditu jatorrizko dokumentura. Oin-ohar, goiburuko, marko eta eremuetan egindako aldaketei ez ikusi egiten zaie. Aldaketa berberak automatikoki batzen dira.