LibreOffice 7.6 laguntza
Hautatutako gunearen propietateak zerrendatzen ditu.
Gunean erantsitako URLaren propietateak zerrendatzen ditu.
Sartu hemen hautatutako gune beroan klik egitean irekiko den fitxategiaren URLa. Uneko dokumentuan dagoen izendun aingura batera jauzi egiteko, adibidez "aingura_izena" deitzen den forma batera, helbideak "#aingura_izena" forma eduki behar luke. Beste dokumentu bateko aingura batera joateko, helbideak "file:///beste_dokumentuaren_bide_izena#aingura_izena" izan behar luke.
Idatzi arakatzaileko gune batean sagua jartzen denean bistaratuko den testua. Ez bada testurik idazten, Helbidea bistaratzen da.
Idatzi URLa irekitzeko helburuko markoaren izena, edo zerrendatik marko-izen estandar bat hauta daiteke. Zerrendako arakatzaile guztiek ezagutzen duten marko-izen estandarra ere hauta daiteke.
Idatzi irudiaren izena.
Sartu gunearen deskribapena.