LibreOffice 25.2 laguntza
Hautatutako markoaren propietateak aldatzen ditu. Markoek HTML dokumentu bat daukatenean funtzionatzen dute ondoen, bai eta beste HTML dokumentu batean txertatzen direnean ere.
Idatzi marko mugikorraren izena. Izenak ezin ditu eduki zuriuneak edo karaktere bereziak, eta ezin du hasi azpimarrarekin (_).
Idatzi marko mugikorrean bistaratu nahi duzun fitxategiaren bide-izena eta izena. Bestela, Arakatu botoian klik egin eta bistaratu nahi duzun fitxategia hauta dezakezu. Adibidez, honakoa sar dezakezu:
https://www.adibidea.com
file:///C:/Dokumentuak/Irakurri.txt
Aurkitu marko mugikorreran bistaratu nahi duzun fitxategia, eta ondoren sakatu Ireki aukera.
Gehitu edo kendu korritze-barra bat hautatutako marko mugikorretik.
Marko mugikorraren korritze-barra bistaratzen du.
Marko mugikorraren korritze-barra ezkutatzen du.
Markatu aukera hau uneko marko mugikor aktiboak korritze-barra izan dezakeen, beharrezkoa denean.
Marko mugikorraren ertza bistaratzen edo ezkutatzen du.
Marko mugikorraren ertza bistaratzen du.
Marko mugikorraren ertza ezkutatzen du.
Definitu marko mugikorraren ertzaren eta markoaren edukiaren arteko karaktere-tartea, baldin eta markoaren barneko eta kanpoko dokumentuak HTML dokumentuak badira.
Sartu marko mugikorraren eta haren edukiaren eskuineko eta ezkerreko ertzen artean utzi nahi duzun tarte horizontala zenbatekoa den. Markoaren barneko eta kanpoko dokumentuek HTML dokumentuak izan behar dute.
Tarte horizontal lehenetsia aplikatzen du.
Sartu zenbatekoa izango den marko mugikorraren eta haren edukiaren goiko eta beheko ertzen artean utzi nahi duzun tarte bertikala. Markoaren barneko eta kanpoko dokumentuek HTML dokumentuak izan behar dute.
Tarte bertikal lehenetsia aplikatzen du.