LibreOffice 24.8 laguntza
Uneko dokumentuan kanpoko fitxategiekin lotzen dituzten estekak aldatu edo eten daitezke. Uneko fitxategiaren edukia aldatu ere egin daiteke, estekatutako kanpoko fitxategiaren bertsiorik berriena erakutsi dezan. Komando hau ez zaie hiperestekei aplikatzen eta ez dago erabilgarri uneko dokumentuak beste fitxategi batzuekin lotzen dituen estekak ez baditu.
Komando hau kanpoko fitxategiekin sortutako esteketan erabili daiteke, honako kasuetan:
irudietan eta OLE objektuetan (kanpoko fitxategi batekin lotzen duen esteka batekin txertatu direnean).Iturburu-fitxategiaren bide-izena zerrendatzen du. Bide-izenak DDE esteka bat definitzen badu, bide-izen erlatiboek "file:" eraman behar dute aurretik.
Egin klik bikoitza zerrendako esteka batean fitxategiaren elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Elkarrizketa-koadro horretan beste objektu bat hauta daiteke esteka horrentzat.
Iturburu-fitxategia azkenekoz zein aplikaziotan gorde zen (ezagutuz gero) erakusten du.
Iturburu-fitxategiaren fitxategi mota (adibidez, grafikoa) erakusten du.
Iturburu-fitxategiaren informazio osagarria erakusten du.
Fitxategia irekitzean estekaren edukia eguneratzen du automatikoki. Iturburu-fitxategian egiten den edozein aldaketa esteka dagoen fitxategian bistaratzen da. Estekatutako grafiko-fitxategiak eskuz egunera daitezke soilik. Aukera hau ez da erabilgarri egongo estekatutako grafiko-fitxategi batentzat.
Automatikoa aukera DDE esteketan soilik erabil daiteke. DDE esteka bat txertatzeko, kopiatu fitxategi bateko edukia eta itsatsi Editatu - Itsatsi berezia aukeratuz. Ondoren, hautatu Esteka koadroa. DDE delakoa testuan oinarritutako estekatze-sistema bat da, eta bistaratutako dezimalak bakarrik kopiatzen dira helburuko orrian.
Eguneratu botoian klik egitean soilik eguneratzen du esteka.
Aldatu hautatutako estekaren iturburu-fitxategia.
Iturburu-fitxategiaren eta uneko dokumentuaren arteko esteka eteten du. Uneko dokumentuko iturburu-fitxategian azkenekoz eguneratutako edukia gordetzen da.
Hautatutako esteka eguneratzen du. Horrela, estekatutako fitxategiaren gordetako azken bertsioa bistaratzen da uneko dokumentuan.
Estekak dituen fitxategi bat irekitzen duzunean, estekak eguneratu nahi dituzun galdetuko dizu. Estekatutako fitxategia gordetako lekuaren arabera, eguneratze-prozesuak hainbat minutu iraun ditzake.
DDE estekak dituen fitxategi bat kargatzen ari bazara, estekak eguneratu nahi dituzun galdetuko dizu. Ezetz erantzun dezakezu, ez baduzu konexiorik ezarri nahi DDE zerbitzariarekin.
Datu lokalak urruneko zerbitzari bati transmititzen dioten estekak eraiki daitezke urruneko kokalekuekin. Baztertu eguneratzeko gonbita dokumentua fidagarria ez bada.