Dokumentu maisuen nabigatzailea

Dokumentu maisu batean, Nabigatzailea ikuspegi normalaren eta maisu-ikuspegiaren artean alda daiteke.

Nabigatzaileak dokumentu maisuaren osagai nagusiak zerrendatzen ditu. Saguaren erakuslea azpidokumentu baten izenaren gainean jartzen bada, azpidokumentuaren bide-izen osoa bistaratuko da.

Nabigatzaileko maisu-ikuspegiak ondorengo ikonoak bistaratzen ditu:

Txandakatu maisu-ikuspegia

Maisu-ikuspegitik ikuspegi normalera aldatzen da, eta alderantziz.

Ikonoa

Txandakatu maisu-ikuspegia

Editatu

Editatu Nabigatzailearen zerrendan hautatutako osagaien edukia. Hautatutakoa fitxategia bada, fitxategia editatzeko irekiko da. Hautatutakoa indize bat bada, Indizea elkarrizketa-koadroa irekiko da.

Ikonoa

Editatu

Eguneratu

Egin klik eta aukeratu eguneratu nahi duzun edukia.

Ikonoa

Eguneratu

Hautapena

Hautapenaren edukia eguneratzen du.

Indizeak

Indize guztiak eguneratzen ditu.

Esteka

Esteka guztiak eguneratzen ditu.

Denak

Eduki guztiak eguneratzen ditu.

Editatu esteka

Komando hau aurkitzeko, egin klik eskuineko botoiarekin nabigatzailean txertatutako fitxategi batean.Hautatutako fitxategiaren esteka-propietateak aldatzen ditu.

Txertatu

Fitxategi bat, indize bat edo dokumentu berri bat txertatzen du dokumentu maisuan.

tip

Dokumentu maisuan fitxategiak txertatzeko, arrastatu fitxategi bat mahaigainetik eta jaregin nabigatzailearen ikuspegi maisuan.


Ikonoa

Txertatu

Aurkibidea

Dokumentu maisuan indize bat edo aurkibide bat txertatzen du.

Fitxategia

Dokumentu maisuan lehendik dagoen fitxategi bat (edo gehiago) txertatzen du.

Dokumentu berria

Azpidokumentu berri bat sortzen edo txertatzen du. Dokumentu berri bat sortzen duzunean, fitxategi-izena sartu nahi duzun eta dokumentua non gorde nahi duzun galdetuko dizu.

Testua

Dokumentu maisuan paragrafo berria txertatzen du, non testua idatz baitezakezu. Ezin duzu testurik sartu lehendik dagoen testu-sarrera baten ondoan nabigatzailean.

Edukia ere gorde

Estekatutako fitxategien edukiaren kopia bat gordetzen du dokumentu maisuan. Horrek estekatutako fitxategietara ezin denean sartu uneko edukia erabilgarri egongo dela ziurtatzen du.

Ikonoa

Edukia ere gorde

Eraman gora

Hautapena toki bat gora mugitzen du nabigatzailearen zerrendan. Sarrerak eraman daitezke zerrendan arrastatuz eta jareginez ere. Testu zati bat beste testu zati batera eramanez gero, testu zatiak batu egiten dira.

Ikonoa

Eraman gora

Eraman behera

Hautapena toki bat gora mugitzen du nabigatzailearen zerrendan. Sarrerak eraman daitezke zerrendan arrastatuz eta jareginez ere. Testu zati bat beste testu zati batera eramanez gero, testu zatiak batu egiten dira.

Ikonoa

Eraman behera

Ezabatu

Komando hau nabigatzaileko elementu batean eskuineko klik egitean aurkitzen da. Hautapena nabigatzaileko zerrendatik eta dokumentu maisutik ezabatzen du, baina ez du azpidokumentuaren fitxategia ezabatzen.

Emaguzu laguntza!