LibreOffice 7.1 laguntza
Aukeratu bilatu nahi dituzun testu-atributuak. Adibidez, Karakterea atributua bilatzen ari bazara, letra-tipo lehenetsia erabili ez duten kasu guztiak aurkituko dira. Zuzenean kodetutako karaktere-atributuak dituzten testu guztiak eta estilo batek karaktere-atributuak aldatzen dituen testu guztiak aurkituko dira.
Hautatu zein atributu bilatu nahi duzun.
Aktibatu orrialdearen lerroartea atributua aurkitzen du.
Alargunen kontrola atributua bilatzen du.
Azpimarra atributua (bakuna edo bikoitza edo puntukatua) erabiltzen duten karaktereak bilatzen ditu.
Biraketa atributua bilatzen du.
Maiuskula, minuskula, maiuskula txikiak eta titulua karaktere-atributuak erabiltzen dituzten karaktereak bilatzen ditu.
Erliebea atributua bilatzen du.
Eskala atributua bilatzen du.
Ingerada atributua bilatzen du.
Hitz-zatiketa atributua bilatzen du.
Azpimarratua edo marratua atributua erabiltzen duten banakako hitzak bilatzen ditu.
Hizkuntza atributua (ortografia) bilatzen du.
Itzalduna atributua bilatzen du.
Karaktereak Atzeko planoa atributua erabiliz bilatzen ditu.
Tartea (estandarra, zabaldua, estutua) eta pareko karaktere-tartearen doitzea bilatzen ditu.
Karaktereak Keinukaria atributua erabiliz bilatzen ditu.
Karaktereak Normala, Goi-indizea edo Azpiindizea atributuak erabiliz bilatzen ditu.
Koska atributua (ezkerrekoa, eskuinekoa, lehen lerrokoa) bilatzen du.
Lerroartea atributua (bakuna, 1,5 lerro, bikoitza, proportzionala, gutxienez, aurrekoa) bilatzen du.
Lerrokatzea atributua (ezkerrean, eskuinean, erdian, justifikatua) bilatzen du.
Etzana edo Lodia eta etzana atributuak bilatzen ditu.
Letra-kolore lehenetsia aldatu den kasu guztiak bilatzen ditu.
Lodia edo Lodia eta etzana atributuak bilatzen ditu.
Letra tamaina/Letra lodiera atributua bilatzen du.
Letra-tipo lehenetsia aldatu den kasu guztiak bilatzen ditu.
Mantendu hurrengo paragrafoarekin atributua bilatzen du.
Marratua atributua (bakuna edo bikoitza) erabiltzen duten karaktereak bilatzen ditu
Jauzia orrialde-estiloarekin atributua bilatzen du.
Tabulazio osagarria erabiltzen duten paragrafoak bilatzen ditu.
Tartea atributua (goian, behean) bilatzen du.
Testuaren lerrokatze bertikala atributua bilatzen du.
Lerro solteen kontrola atributua bilatzen du.
Ez zatitu paragrafoa atributua bilatzen du.