Adierazpen erregularren zerrenda

Ohar-ikonoa

Onartzen diren metakaraktereen eta haien sintaxiaren zerrenda osoa ikusteko, joanICU adierazpen erregularren dokumentazioaren gunera.


Terminoa

Irudikapena/erabilera

Edozein karaktere

Emandako karakterea, adierazpen erregularren metakarakterea denean salbu. Metakaraktereen zerrenda hurrengo taulan erakusten da.

.

Edozein karaktere bakar, lerro-jauzi edo paragrafo-jauzia salbu. Adibidez, "eg.n" bilaketa-terminoa bat dator "egin" zein "egon" hitzekin.

^

Paragrafo edo gelaxka baten hasiera. Paragrafoen hasierako objektu bereziak, esaterako eremu hutsak edo karaktereei ainguratutako markoak, ez ikusi egingo dira. Adibidea: "^Asier" katea "Asier" hitzarekin bat dator paragrafo baten lehen hitza denean soilik.

$

Paragrafo edo gelaxka baten amaiera. Paragrafoen amaierako objektu bereziak, esaterako eremu hutsak edo karaktereei ainguratutako markoak, ez ikusi egingo dira. Adibidea: "Asier$" kateak "Asier" hitzarekin bat dator paragrafo baten azken hitza denean soilik, kontuan izan "Asier" ondoren ezin dela punturik egon.

$ ikurrak, bere horretan, paragrafoaren amaierarekin bat dator. Horri esker, paragrafo-jauziak bilatu eta ordeztu daitezke.

*

Justu aurretik duen adierazpen erregularraren zero agerraldi edo gehiago. Adibidez, "Ab*c" katea bat dator "Ac", "Abc", "Abbc", "Abbbc" eta hurrengo beste kate guztiekin.

+

Justu bere aurrean dagoen edozein adierazpen erregularreko termino bat edo gehiago. Adibidez, "AX.+4" bilaketak "AXx4" aurkitzen du, baina ez "AX4".

Paragrafo batean adierazpen erregular honekin bat datorren katerik luzeena aurkitzen da. Paragrafoak "AX 4 AX4" katea badu, pasarte osoa nabarmenduko da.

?

Justu bere aurrean dagoen zero edo bat adierazpen erregularreko termino. Adibidez, "Testua?" katea bat dator "Testua" eta "Testuak" kateekin, eta "x(ab|c)?y" katea bat dator "xy", "xaby" edo "xcy" kateekin.

\

Jarraitzen duen karaktere berezia karaktere normaltzat hartzen da eta ez adierazpen erregularren metakarakteretzat (salbuespenak: "\n", "\t", "\b", "\>" eta "\<"). Adibidez, "egun\." katea bat dator "egun." katearekin, baina ez "egunero" edo "egunkari" kateekin.

\n

Aurkitu testu-koadroan sartzen denean, ⇧+⏎ tekla-konbinazioarekin Writerren edo Ctrl+⏎ tekla-konbinazioarekin Calc gelaxka batean sartutako lerro-jauzi bat aurkitzen du.

Writer-eko Ordeztu testu-koadroan sartzean, Sartu edo Itzuli teklekin txerta daitezkeen paragrafo-jauziak txertatzen ditu. Ez du esanahi berezirik Calc-en, eta literalki erabiltzen da bertan.

Writerreko lerro-jauziak paragrafo-jauzi bihurtzeko, sartu \n Aurkitu eta Ordeztu koadroetan eta exekutatu ordeztea.

\t

Tabulazio-karaktere bat. Ordeztu koadroan ere erabili daiteke.

\b

Hitz-muga bat. Adibidez, "\betxe" bilaketa bat dator "etxeko" eta "etxetik" hitzekin, baina ez "gaztetxe" hitzarekin; "etxe\b" bilaketa, berriz, bat dator "gaztetxe" eta "etxe" hitzekin, baina ez "etxeberri" hitzarekin.

Kontuan izan forma horrek forma zaharrak ("\>" bat dator hitzaren amaierarekin eta "\>" bat dator hitzaren hasierarekin) ordezkatzen dituela, nahiz eta oraindik zaharrek ere funtzionatzen duten.

\w

Match a word character.

\W

Match a non-word character.

^$

Paragrafo huts bat bilatzen du.

^.

Paragrafoaren lehen karakterea aurkitzen du.

& edo $0

Bilatu koadroan bilaketa-irizpide gisa sartutako katea Ordeztukoadroan sartutakoari gehitzen dio ordezte bat egiten denean.

Adibidez, "neska" sartzen bada Bilatu koadroan eta "&lagun" Ordeztu koadroan, "neska" hitzaren ordez "neskalagun" hitza ezarriko da.

Bestalde, "&" karakterea sartu daiteke Ordeztu koadroan bilaketa-irizpideak aurkitu duen katearen Atributuak edo Formatua aldatzeko.

[...]

Parentesien artean dauden karaktereetako edozeinen agerraldi bakar edozein. Adibidez: "[abc123]" katea bat dator β€˜a’, β€˜b’, ’c’, β€˜1’, β€˜2’ and β€˜3’ karaktereekin. "[a-e]" bat dator a eta e arteko agerraldi bakarrekin, haiek barne (barrutia zehazteko, Unicode kode-zenbaki txikiena duen karakterea lehen ezarri behar da). "[a-eh-x]" katea bat dator β€˜a’ eta β€˜e’ arteko eta β€˜h’ eta β€˜x’ arteko barrutietako karaktereen edozein agerraldirekin.

[^...]

Karaktereek zehaztutako barruti inklusiboen barrutian ez dagoen karaktere-zerrendako edozeinen karaktereren edozein agerraldi bakar, tabulazioen, zuriuneen eta lerro-jauzien karaktereak barne, onartuta dago. Adibidez, "[^a-syz]" katea bat dator β€˜a’ eta β€˜s’ arteko barruti inklusiboan ez dagoen karaktere guztiekin edo β€˜y’ eta β€˜z’ karaktereak.

\uXXXX

\UXXXXXXXX

Lau digituko Unicode kode hamaseitarrak ordezkatutako karakterea (XXXX).

Zortzi digituko Unicode kode hamaseitarrak ordezkatutako karakterea (XXXXXXXX).

Ohar-ikonoa

Zenbait ikurren kasuan, pantailan ikusten den ikurra (glifoa), erabiltzen ari den letra-tipoarena ez den beste Unicode kode bati lotutakoa dela eman dezake. Unicode kodeak ikusteko, aukeratu Txertatu - Karaktere berezia edo erabili Unicode bihurketarako lasterbidea.


\N{UNICODE CHARACTER NAME}

Bat egin Unicode-rekin izendatutako karakterea.

Unicode-rekin izendatutako karaktere nabarmen batzuk hauek dira: ZURIUNEA, JAUZIRIK GABEKO ZURIUNEA, MARATXO BIGUNA, AZENTU ZORROTZA, AZENTU ZIRKUNFLEXUA, AZENTU KAMUTSA.

Ohar-ikonoa

Unicode-ren karaktereen izenak Txertatu - Karaktere berezia aukera aukeratuz bilatu eta ikus daitezke.


|

Ordezkoak mugatzen dituen artizki-eragilea. "|" aurretik dagoen terminoarekin edo "|" ondoren dagoen terminoarekin bat dator. Adibidez, "hau|hori" kateak bat dator bai "hau" bai "hori" kateen agerraldiekin.

{N}

Justu aurretik duen adierazpen erregularraren agerraldi kopuru zehatza ("N") zehazten duen atzizki formako errepikapen-eragileak presente egon behar du bat etortzea gertatu dadin. Adibidez, "ait{2}a" bat dator "aitta" katearekin.

{N,M}

Justu aurretik duen adierazpen erregularraren agerraldi kopuruen barruti bat (gutxienekoa "N" eta gehienekoa "M" dela) zehazten duen atzizki formako errepikapen-eragileak presente egon behar du bat etortzea gertatu dadin. Adibidez, "ait{1,2}a" bat dator "aita" eta "aitta" kateekin.

{N,}

Justu aurretik duen adierazpen erregularraren agerraldi kopuruen barruti bat (gutxienekoa "N" eta gehienekoa "M" dela) zehazten duen atzizki formako errepikapen-eragileak bat etortzea gertatu dadin. Agerraldien gehieneko kopurua dokumentuaren tamainak mugatzen du. Adibidez, "ait{2,}a" bat dator "aitta", "aittta" eta "aitttta" kateekin.

(...)

Hiru zereginetarako balio duen elkartze-eraikuntza.

  1. β€˜|’ ordezkoen multzo bat inguratzea. Adibidez, "g(a|o)ri"adierazpen erregularra bat dator "gari" eta "gori" kateekin.

  2. To group terms in a complex expression to be operated on by the post-fix operators: "*", "+" and "?" along with the post-fix repetition operators. For example, the regular expression "a(bc)?d" matches both "ad" and "abcd"; "M(iss){2}ippi" matches "Mississippi".

  3. To reference the matched sub string inside the parentheses for later use. The "\N" construct is used in the Find box, the "$N" construct is used in the Replace box. "N" being a digit, the reference to the first match is represented by "\1" in the Find box and by "$1" in the Replace box; "\2" and "$2" reference to the second matched, and so on.

For example, the regular expression "(890)xy\1z\1" matches "890xy890z890".

With the regular expression "(fruit|truth)\b" in the Find box, and the replacement expression "$1ful" in the Replace box, occurrences of "fruit" and "truth" are replaced with "fruitful" and "truthful" respectively. Note: "\b" prevents "fruitfully" or "truthfully" from matching.

[:alpha:]

Karaktere alfabetikoa adierazten du. Erabili [:alpha:] horietako bat bilatzeko.

\d

[:digit:]

Digitu hamartar bat adierazten du. Erabili [:digit:] horietako bat bilatzeko.

[:alnum:]

Karaktere alfanumeriko bat ([:alpha:] adierazten du eta [:digit:].

\s

[:space:]

Espazio-karaktere bat adierazten du (baina ez beste zuriune-karaktereak).

[:print:]

Karaktere inprimagarri bat adierazten du.

[:cntrl:]

Ez inprimatzeko karaktere bat adierazten du.

[:lower:]

Karaktere minuskulak adierazten ditu Maiuskula/Minuskula hautatuta badago Aukerak eremuan.

[:upper:]

Karaktere maiuskula bat ordezkatzen du Maiuskula/Minuskula hautatuta badago Aukerak eremuan.


Adierazpen erregularren terminoak konbinatu egin daitezke konplexuagoak eta sofistikatuagoak izango diren adierazpenak sortzeko, ondoko adibideetan erakusten den moduan.

Adibideak

Adierazpena

Esanahia

^$

Paragrafo hutsa.

^ ikurrak zehazten du bat etortzeak paragrafoaren hasieran egon behar duela,

$ ikurrak zehazten du bat datorren kateari paragrafo-marka batek edo gelaxka baten amaierak jarraitu behar diola.

^.

Paragrafo baten lehen karakterea.

^ ikurrak zehazten du bat etortzeak paragrafoaren hasieran egon behar duela,

. ikurrak karaktere bakar bat zehazten du.

e([:digit:])?

"e" berarekin edo digitu bat atzean duen "e" batekin bat dator.

e ikurrak "e" karakterea zehazten du,

[:digit:] ikurrak edozein digitu dezimal zehazten du,

? ikurrak [:digit:] ikurraren zero edo bat agerraldi zehazten ditu.

^([:digit:])$

Digitu bakar bat duen edozein paragrafo edo gelaxkarekin bat dator.

^ ikurrak zehazten du bat etortzeak paragrafoaren hasieran egon behar duela,

[:digit:] ikurrak edozein digitu dezimal zehazten du,

$ ikurrak zehazten du bat datorren kateari paragrafo-marka batek edo gelaxka baten amaierak jarraitu behar diola.

^[:digit:]{3}$

Hiru digitu soilik dituen edozein paragrafo edo gelaxkarekin bat dator.

^ ikurrak zehazten du bat etortzeak paragrafoaren hasieran egon behar duela,

[:digit:] ikurrak edozein digitu dezimal zehazten du,

{3} ikurrak zehazten du [:digit:] hiru aldiz agertu behar dela,

$ ikurrak zehazten du bat datorren kateari paragrafo-marka batek edo gelaxka baten amaierak jarraitu behar diola.

\bconst(itu|ruc)tion\b

"constitution" eta "construction" hitzekin bat dator, baina ez "constitutional" hitzarekin.

\b ikurrak bat etortzea hitz-muga batean hasi behar dela zehazten du,

const kateak "const" karaktereak zehazten ditu,

( ikurrak taldea hasten du,

itu kateak "itu" karaktereak zehazten ditu,

| ikurrak ordezkoa zehazten du,

ruc kateak "ruc" karaktereak zehazten ditu,

) ikurrak taldea amaitzen du,

tion kateak "tion" karaktereak zehazten ditu,

\b ikurrak bat etortzea hitz-muga batean amaitu behar dela zehazten du.


Emaguzu laguntza!

Emaguzu laguntza!