LibreOffice 24.8 laguntza
Arbelaren edukia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du, eta hautatuta dagoen edozer testu edo objektu ordezten du.
Kalkulu-orri batean, arbeletik gelaxka-barruti bat itsasten denean, emaitza ondorengo hautapenaren arabera dago: Gelaxka bat hautatzen bada soilik, gelaxka-barrutia gelaxka horretatik hasita kopiatuko da. Hautatutako gelaxka-barrutia arbelean dagoen gelaxka-barrutia baino zabalagoa bada, gelaxka-barrutia behin eta berriz itsatsiko da hautatutako gelaxka-barrutia osatzeko.
Gelaxka bat edo barruti bat LibreOffice Calc aplikaziora kopiatzean, hautapena barrutia inguratzen duten marra keinukariekin ("inurri ibiltariekin") markatzen da, arbel-eragiketan zer hautatu den adierazteko.
Bi modu daude arbeleko edukiak kalkulu-orriko dokumentu batean itsasteko:
⌘Ctrl+V lasterbidea, tresna-barrako Itsatsi ikonoa edo Editatu - Itsatsi erabilita: Arbeleko edukiak helburuko kokalekuan itsatsiko dira eta arbelak edukiak gordeko ditu itsaste-eragiketa gehiagotarako. Kopiatutako hautapenaren markak aktibo jarraituko du.
⏎ tekla erabilita: arbeleko edukiak behin itsatsiko dira eta garbitu egingo dira. Ez da itsaste gehiagorik egin ahal izango arbeleko edukiekin. Kopiatutako hautapenaren marka desgaitu egingo da.
Kopiatutako hautapena desaktibatzeko, sakatu Esc tekla. Arbeleko edukiak ez dira garbituko.
LibreOffice aplikazioak Unix arbela ere onartzen du; hala ere, LibreOffice komandoak erabili behar dituzu, adibidez, Ctrl+C.