Desegin

Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Editatu - Desegin.

Tresna-barretatik:

Icon Undo

Desegin

Teklatutik:

+ Z


tip

Desegin dezakezun komando kopurua aldatzeko, joan Konfigurazio aurreratua atalera eta ezarri balio berria "/org.openoffice.Office.Common/Undo Steps" propietatean.


note

Komando batzuk (adibidez, Estiloak editatzea) ezin dira desegin.


tip

Desegiteko komandoa bertan behera utzi daiteke Editatu - Berregin aukeratuta.


Desegin komandoari buruz datu-baseen tauletan

Datu-baseen taulekin lan egiten ari zarenean, azken komandoa desegin dezakezu soilik.

warning

Erregistro baten edukia aldatzen bada gorde ez den datu-baseen taula batean eta, ondoren, Desegin komandoa erabiltzen bada, erregistroa ezabatu egiten da.


Desegin komandoari buruz aurkezpenetan

Desegin zerrenda garbitu egiten da diseinu berria aplikatzen zaionean diapositiba bati.

Emaguzu laguntza!