LibreOffice 24.8 laguntza
Uneko dokumentuaren bertsio anitz gordetzen eta antolatzen ditu fitxategi berean. Aurreko bertsioak ireki, ezabatu eta konpara daitezke.
Bertsio-informazioa duen fitxategi baten kopia bat gordetzen baduzu (Fitxategia - Gorde honela aukeratuz), bertsioari buruzko informazioa ez da fitxategiarekin gordeko.
Ezarri dokumentuaren bertsio berri bat gordetzeko aukerak.
Dokumentuaren uneko egoera bertsio berri gisa gordetzen du. Nahi izanez gero, Txertatu bertsioaren oharra elkarrizketa-koadroan oharrak idatz daitezke bertsio berria gorde aurretik.
Idatzi ohar bat, hemen, bertsio berri bat gordetzen ari zarenean. Elkarrizketa-koadro hau irekitzeko Erakutsi aukeran egin baduzu klik, ezin duzu oharra editatu.
Dokumentuan aldaketak egin badituzu, LibreOffice(e)k automatikoki bertsio berri bat gordetzen du dokumentua ixterakoan.
Dokumentua eskuz gordetzen baduzu, gorde ondoren hura aldatzen ez baduzu, eta ondoren ixten baduzu, ez da bertsio berririk sortuko.
Lehendik dauden uneko dokumentuaren bertsioak, sortze-data eta sortze-ordua, egilea eta asoziatutako oharrak zerrendatzen ditu.
Hautatutako bertsioa soilik irakurtzeko leiho batean irekitzen du.
Hautatutako bertsioaren ohar guztia bistaratzen du.
Hautatutako bertsioa ezabatzen du.
Konparatu bertsio bakoitzean egindako aldaketak. Nahi baduzu, Kudeatu aldaketak aukera erabili dezakezu.