Inprimagailuaren ezarpenak

Hautatu uneko dokumenturako inprimagailu lehenetsia eta aldatu inprimatze-aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Fitxategia - Inprimagailu-ezarpenak.

Tresna-barretatik:

Icon Printer Settings

Printer Settings


note

Atzerapen txiki bat gerta daiteke LibreOffice OLE objektu txertatuak dituen dokumentu baterako inprimagailu lehenetsia aldatzen duzunean.


Inprimagailua

Hautatutako inprimagailuari aplikatzen zaion informazioa zerrendatzen du.

Zerrenda hutsik badago, inprimagailu lehenetsi bat instalatu behar duzu sistema eragilean. Ikus zure sistema eragilearen argibideak, lineako laguntzan, inprimagailu lehenetsi bat nola instalatu eta konfiguratu jakiteko.

Izena

Sistema eragilean instalatutako inprimagailuak zerrendatzen ditu. Inprimagailu lehenetsia aldatzeko, hautatu zerrendako inprimagailu-izen bat.

Egoera

Hautatutako inprimagailuaren uneko egoera deskribatzen du.

Mota

Hautatu duzun inprimagailu mota bistaratzen du.

Kokalekua

Hautatutako inprimagailuaren ataka bistaratzen du.

Iruzkinak

Inprimagailuaren informazio gehigarria bistaratzen du.

Propietateak

Zure sistema eragileko inprimagailuaren ezarpenak aldatzen ditu uneko dokumenturako.

warning

Ziurtatu Inprimagailu-propietateak koadroan ezarritako Horizontala edo Bertikala diseinu-aukera eta erabilita ezarritako orrialde-formatua bat datozela.


Aukerak

Inprimagailuaren aukerak elkarrizketa-kodroa irekitzen du, inprimagailuaren aukera globalak gainidatzi ahal izateko uneko dokumenturako. Aukera global horiek - LibreOffice - Inprimatu panelean daude ezarrita.

warning

Aukerak botoia LibreOffice Writer eta Calc aplikazioetan soilik dago.


Emaguzu laguntza!