Inprimatu

Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu diren orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezarri daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen den sistema eragilearen arabera aldatu daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Fitxategia – Inprimatu

Fitxadun interfazetik:

Choose File - Print.

Teklatutik:

+P

Tresna-barretatik:

Print Icon

Inprimatu


Inprimatu elkarrizketa-koadroak hiru atal nagusi ditu: Nabigazio-botoiak dituen aurrebista bat, uneko dokumentu motarako espezifikoak diren kontrol-elementuak dituzten fitxa-orriak, eta Inprimatu, Utzi eta Laguntza botoiak.

Zure dokumentua nola inprimatu jakiteko, egin klik esteka hauetariko batean.

Inprimatze orokorra:

Azkarrago inprimatzea datu murriztuekin

Zuri-beltzean inprimatzea

Orrialdeko area inprimagarri maximoa hautatzea

note

Inprimatu elkarrizketa-koadroan definitu diren ezarpenak baliozkoak dira Inprimatu botoia sakatzen hasi duzun uneko inprimatze-lanerako soilik. Zenbait aukera behin-betiko aldatu nahi badituzu, ireki - LibreOffice (aplikazioaren izena) - Inprimatu.


note

Sakatu ⇧+F1 edo aukeratu Laguntza - Zer da hau? eta jarri sagua Inprimatu elkarrizketa-koadroko edozein kontrol-elementuren gainean, laguntzaren testu hedatua ikusteko.


Aurrebista

Aurrebistak erakusten du zein itxura duen orrialde bakoitzak. Orrialdez alda zaitezke aurrebistaren azpiko botoiekin.

Aurrebistaren kontrol-laukia

Aktibatu edo desaktibatu inprimatze-aurrebistaren bistaratzea.

Aurrebistaren nabigaziorako koadroa

Sartu koadroko aurrebistan erakutsiko den orrialdearen zenbakia edo erabili gezi-botoiak aurrebistan orrialde desberdinak bistaratzeko.

🡆 Hurrengo orrialdearen aurrebista erakusten du.

Azken orrialdearen aurrebista erakusten du.

🡄 Aurreko orrialdearen aurrebista erakusten du.

Lehen orrialdearen aurrebista erakusten du.

Orokorra

Orokorra fitxa-orrian, inprimaketaren kontrol-elementu garrantzitsuenak aurkituko dituzu. Zure dokumentuaren zer eduki inprimatuko den defini dezakezu. Inprimagailua hautatu eta Inprimagailuaren ezarpenak elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu.

Inprimagailua

Zerrenda-koadroak inprimagailu instalatuak erakusten ditu. Egin klik uneko inprimatze-lanerako erabiliko den inprimagailuan.

Egoera

Hautatutako inprimagailua erabilgarri dagoen erakusten du.

Propietateak

Inprimagailuaren propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Inprimagailuaren propietateak desberdinak dira hautatu den inprimagailuaren arabera.

Barrutia eta kopiak

Orrialde guztiak

Dokumentu osoa inprimatzen du.

Orrialdeak

Orrialdeak koadroan zehaztutako orrialdeak edo diapositibak soilik inprimatzen ditu.

Hautapena

Uneko dokumentuan hautatutako areak edo objektuak soilik inprimatzen ditu.

Orrialde-barruti bat inprimatzeko, erabili 3-6 moduko formatua. Banakako orrialdeak inprimatzeko, erabili 7;9;11 formatua. Nahi izanez gero, orrialde-barrutiak eta banakako orrialdeak konbinatuta inprimatuta daitezke, 3-6;8;10;12 formatua erabiliz.

Sartu

Hautatu inprimatuko den orrialde-azpimultzoa. Honako balioak erabili daitezke:

Paper-aldeak

Inprimagailua inprimatze bikoitza egiteko gai bada, paperaren alde bakarrean edo bietan inprimatu ahal izango da.

Kopia kopurua

Sartu inprimatuko den kopia kopurua.

Tartekatu

Jatorrizko dokumentuaren orrialde-ordenari eusten dio.

Sortu inprimatze-lan bereiziak irteera tartekaturako

Markatu hau inprimagailuaz ez fidatzeko kopia tartekatuak sortzeko, baizik eta kopia bakoitzaren inprimatze-lan bat sortzeko.

Inprimatu alderantzizko ordenan

Markatu hau orrialdeak alderantzizko ordenan inprimatzeko.

Orrialde-diseinua

Orrialde-diseinua atalean orrialde anitz paper-orri bakarrean inprimatzeko aukera ezar daiteke, papera aurrezteko. Paper fisikoan irteerako orrialdeek izango duten antolaketa eta tamaina definitu daiteke.

Aldatu paper-orri bakoitzean inprimatuko den orrialde-antolaketa. Aurrebistak erakusten du zein itxura izango duen paper-orri bakoitzak.

Dokumentu mota batzuentzako, liburuxka bat inprimatzea aukera dezakezu.

Paperaren tamaina

Ezarri erabiliko den paper-tamaina. Aurrebistak erakutsiko du dokumentuak emandako paper-tamainan zein itxura izango duen.

Orientazioa

Hautatu paperaren orientazioa. Balio posibleak Bertikala eta Horizontala dira.

Orrialdeak orriko

Inprimatu orrialde anitz paper-orri bakoitzean.

Hautatu zenbat orrialde inprimatuko den paper-orrialdeko. Orrialde kopurua Pertsonalizatua bada, honako ezarpenak erakutsiko dira:

Orrialdeak

Hautatu errenkada kopurua.

x

Hautatu zutabe kopurua.

Marjina

Hautatu inprimatutako orrialdeen eta paper-ertzaren arteko marjina.

Distantzia

Hautatu paper-orri bakoitzeko banakako orrialdeen arteko marjina.

Ordena

Hautatu orrialdeak zein ordenatan inprimatuko diren.

Marraztu ertza orrialde bakoitzaren inguruan

Markatu hau orrialde bakoitzaren inguruan ertz bat marrazteko.

Liburuxka

Hautatu liburuxkaren aukera dokumentua formatu horretan inprimatzeko.

Liburuxkak inprimatzea

Emaguzu laguntza!