Estatistikak
Uneko fitxategiaren estatistikak bistaratzen ditu.
Balio estatistiko batzuk formuletan aldagaigisa erabil daitezke.
Orrialdeak:
Fitxategiko orrialde kopurua.
Taulak:Orriak:
Fitxategiko taula kopurua.Fitxategiko orri kopurua. Estatistika horietan ez dira sartzen OLE objektu gisa txertatutako taulak.
Gelaxkak:
Edukia duten gelaxkak fitxategian.
Formula-taldeak:
Zutabe batean, formula bera duten ondoz ondoko barrutien kopurua.
Irudiak:
Fitxategiko irudi kopurua. Estatistika horrek ez ditu zenbatzen OLE objektu modura txertatu diren irudiak.
OLE objektuak:
Fitxategiko OLE objektuen kopurua, OLE objektu gisa txertatu diren taulak eta grafikoak barne.
Paragrafoak:
Fitxategiko paragrafo kopurua, paragrado hutsak barne.
Hitzak:
Fitxategiko hitz kopurua, karaktere bakarreko hitzak barne.
Karaktereak:
Fitxategiko karaktere kopurua, zuriuneak barne. Inprimagarriak ez diren karaktereak ez dira zenbatuko.
Karaktereak, zuriuneak salbu:
Fitxategiko karaktere kopurua, zuriuneak salbu. Inprimagarriak ez diren karakterak ez dira zenbatuko.
Lerroak:
Fitxategiko lerro kopurua.
Eguneratu
Estatistikak eguneratzen ditu.