Propietate pertsonalizatuak

Dokumentuari informazio-eremu pertsonalizatuak esleitzeko aukera ematen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Propietateak - Propietate pertsonalizatuak fitxa.


Propietateak

Sartu eduki pertsonalizatua. Errenkada bakoitzaren izena, mota eta edukia alda ditzakezu. Errenkadak gehitu edo kendu ditzakezu. Elementuak metadatu gisa esportatuko dira beste fitxategi-formatuetara.

Gehitu

Egin klik Propietateak zerrendan beste errenkada bat gehitzeko.

Emaguzu laguntza!