LibreOffice 7.3 laguntza
Uneko fitxategiari buruzko oinarrizko informazioa dago.
Fitxategi-izena bistaratzen du.
Uneko dokumentuaren fitxategi-izena bistaratzen du.
Fitxategia gordeta dagoen direktorioaren bide-izena eta izena bistaratzen ditu.
Uneko dokumentuaren tamaina adierazten du bytetan.
Fitxategia lehenengo aldiz gorde zen uneko data, ordua eta egilea bistaratzen ditu.
Fitxategia azken aldiz gorde zen uneko data, ordua eta egilea bistaratzen ditu LibreOffice fitxategi-formatuan.
Fitxategia sortzeko erabili zen txantiloia bistaratzen du.
Azken aldiz sinatu zen uneko data eta ordua bistaratzen ditu, baita dokumentua sinatu zuen egilearen izena ere.
Sinadura digitalak elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor uneko dokumentuaren sinadura digitalak kudea daitezke.
Fitxategia azken aldiz inprimatu zen uneko data, ordua eta erabiltzaile-izena bistaratzen ditu.
Inprimatu ondoren, dokumentua gorde egin behar da bere Azken inprimaketa datua gordetzeko. Ez da abisu-mezurik ematen horri buruz, gorde gabeko dokumentu bat ixten bada.
Fitxategia sortu zenetik, hura editatzeko irekita igarotako denbora bistaratzen du. Edizio-denbora fitxategia gordetzen denean eguneratzen da.
Fitxategia zenbat aldiz gorde den bistaratzen du.
Erabiltzailearen izen osoa fitxategiarekin gordetzen du. Izena edita dezakezu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak aukeratuz.
Edizio-denbora zeron, sortze-data uneko datan eta orduan eta bertsio-zenbakia 1en berrezartzen ditu. Aldaketa eta inprimatze-datak ere ezabatu egiten dira.
Miniatura bat ('preview .png') gordetzen du dokumentuaren barruan. Irudi hori fitxategi-kudeatzaileek erabiliko dute zenbait baldintzatan.
Miniaturen sorrera orokorra desgaitzeko, aukeratu . Egin klik botoian eta bilatu GenerateThumbnail. Propietate horren balioa true (egia) bada, egin klik bikoitza gainean bere balioa false (faltsua) izan dadin.