LibreOffice 25.2 laguntza
Inportatzeko iragazki bat hauta daiteke.
Hautatu ireki nahi duzun fitxategiaren inportatzeko iragazkia.
LibreOffice(e)k ez badu ezagutzen ireki nahi duzun dokumentuaren fitxategi mota, egin ondorengo urratsetako bat:
Inportatzeko iragazkia hautatu behar duzu zerrendatik.
Egiaztatu dokumentuaren fitxategi motari fitxategi-luzapen hori dagokiola. Adibidez, Microsoft Word dokumentu batek *.doc edo *.docx luzapena eduki behar du LibreOffice aplikazioak iragazki egokia erabil dezan.