LibreOffice 7.3 laguntza
Fitxategi lokal bat edo urruneko bat irekitzen du, edo bat inportatzen du.
LibreOffice aplikazioak zure sistema eragilearen leiho-kudeatzailearen jatorrizko fitxategi-aukeratzailea erabiltzen du
komandoan.Ireki nahi den fitxategiak estiloak baditu, arau bereziak aplikatuko dira.
Zauden karpetako fitxategiak eta karpetak bistaratzen ditu. Fitxategi bat irekitzeko, hautatu fitxategia eta egin klik Ireki aukeran.
Aldi berean dokumentu bat baino gehiago bakoitza bere leihoan irekitzeko, eutsi sakatuta Ireki.
teklei fitxategietan klik egiten duzun bitartean eta, gero, sakatuSistema modernoetako fitxategien elkarrizketa-koadroek fitxategiak maneiatzeko hainbat eginbide dituzte. Askok fitxategien izena aldatzea, ezabatzea eta sortzea ahalbidetzen dute, bai eta fitxategien zerrendak ordenatzea, fitxategiak eta karpetak ikono, zuhaitz edo zerrenda gisa bistaratzea, fitxategi-sistemaren karpeten zuhaitzak zeharka ikustea eta beste zenbait eginbide re. Erabili saguaren eskuineko botoia bistaratze-arean, hautatutako fitxategiekin erabili daitezkeen komandoen zerrenda bat eskuratzeko.
Sartu fitxategi-izen bat edo fitxategiaren bide-izena.
Elkarrizketa-koadroan honako eginbideak daude erabilgarri:
Hautatutako fitxategiaren hainbat bertsio badaude, hautatu ireki nahi duzun bertsioa. Dokumentu baten hainbat bertsio gorde eta antola daitezke Fitxategia - Bertsioak aukeratuz. Dokumentu baten bertsioak soilik irakurtzeko moduan irekitzen dira.
Hautatu ireki nahi duzun fitxategi mota, edo hautatu Fitxategi guztiak (*) karpetako fitxategi guztien zerrenda bistaratzeko.
Hautatutako dokumentua(k) irekitzen d(it)u.
Txertatu - Dokumentua aukeratuz ireki baduzu elkarrizketa-koadroa, Ireki botoiak Txertatu etiketa hartuko du. Uneko dokumentuan hautatutako fitxategia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du.
Soilik irakurtzeko moduan irekitzen du fitxategia.
Txantiloi bat erabiliz sortutako dokumentu bat irekitzen denean, LibreOffice aplikazioak dokumentua aztertzen du, dokumentua azkenekoz ireki zenetik txantiloia aldatu den edo ez begiratzeko. Txantiloia aldatu bada, elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da, dokumentuari zein estilo aplikatuko zaion hautatzeko.
Txantiloiko estilo berriak dokumentuan aplikatzeko, egin klik
aukeran.Dokumentuan erabiltzen ari diren estiloak mantentzeko, egin klik
aukeran.LibreOffice aplikazioak hobespenetako Txantiloiak atalean definitutako edozein direktoriotan dauden txantiloiak onartzen ditu.
Dokumentu bat aurkitu ezin den txantiloi bat erabiliz sortu bazen, elkarrizketa-koadro bat erakutsiko da dokumentua irekitzen den hurrengo aldian zer egin behar den adierazteko.
Dokumentuaren eta falta diren txantiloien arteko esteka eteteko, egin klik LibreOffice aplikazioak txantiloia bilatuko du dokumentua irekitzen den hurrengo aldian.
aukeran, bestelaTxantiloiak bide-izenean zehaztutako direktorioan ez dagoen beste edozein karpeta batean txantiloi bat gordetzeko txantiloi-iragazki bat hautatzen bada, txantiloi horretan oinarritutako dokumentuak ez dira egiaztatuko.
erabiliz gero,