Aukerak

Etiketen edo bisita-txartelen aukera osagarriak ezartzen ditu, testu-sinkronizazioa eta inprimatzeko ezarpenak barne.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Berria - Etiketak - Aukerak fitxa.

Aukeratu Fitxategia - Berria - Bisita-txartelak - Aukerak fitxa.


Orrialde osoa

Etiketen edo bisita-txartelen orrialde osoa sortzen du.

Etiketa bakarra

Etiketa edo bisita-txartel bakar bat inprimatzen du orrialde batean.

Zutabea

Sartu hemen etiketa edo bisita-txartela kokatuko den zutabea.

Errenkada

Sartu hemen etiketa edo bisita-txartela kokatuko den errenkada.

Sinkronizatu edukia

Etiketa edo bisita-txartel bat edita daiteke eta gainerako etiketen edo bisita-txartelen edukia eguneratzen du Sinkronizatu etiketak botoian klik egitean.

Sinkronizatu etiketak

Sinkronizatu etiketak botoia dokumentuan agertzeko ezinbestekoa da, etiketak edo bisita-txartelak sortzerakoan, Aukerak fitxako Sinkronizatu edukia hautatzea.

Goialdean ezkerreko etiketaren edo bisita-txartelaren edukia kopiatzen du orriko gainerako etiketa eta bisita-txarteletan.

Inprimagailua

Unean hautatutako inprimagailuaren izena bistaratzen du.

Instalazioa

Inprimagailu-ezarpenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Emaguzu laguntza!