Formatua

Ezarri papera formateatzeko aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Berria - Etiketak - Formatua fitxa.

Aukeratu Fitxategia - Berria - Bisita-txartelak - Formatua fitxa.


Distantzia horizontala

Elkarren alboan dauden etiketen edo bisita-txartelen ezkerreko ertzen artean dagoen distantzia bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Distantzia bertikala

Alboko etiketen edo bisita-txartelen goiko aldeen arteko distantzia erakusten du. Formatu pertsonalizatua definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Zabalera

Etiketaren edo bisita-txartelaren zabalera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Altuera

Etiketaren edo bisita-txartelaren altuera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Ezkerreko marjina

Orrialdearen ezkerreko ertzetik lehen etiketaren (edo bisita-txartelaren) ezkerreko ertzera dagoen distantzia bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Goiko marjina

Orrialdearen goialdetik lehen etiketaren (edo bisita-txartelaren) goialdera dagoen distantzia bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Zutabeak

Adierazi orriaren zabaleran zenbat etiketa edo bisita-txartel egongo diren.

Errenkadak

Adierazi orriaren altueran zenbat etiketa edo bisita-txartel egongo diren.

Orrialde-zabalera

Hautatutako orrialde-formatuaren zabalera bistaratzen du. Formatu pertsonalizatua definitzeko, sartu zabalera bat hemen.

Orrialde-altuera

Hautatutako orrialde-formatuaren altuera bistaratzen du. Formatu pertsonalizatua definitzeko, sartu altuera bat hemen.

Gorde

Uneko etiketaren edo bisita-txartelaren formatua gordetzen du.

Gorde etiketa-formatua

Marka

Sartu edo hautatu nahi duzun marka.

Mota

Sartu edo hautatu etiketa mota bat.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Emaguzu laguntza!