Etiketak

Zehaztu etiketa-testua eta aukeratu etiketaren paper-tamaina.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Choose File - New - Labels - Labels tab.

Fitxadun interfazetik:

On the File tab, long click on the New icon, choose Labels - Labels tab.

On the application menu (on the right), choose New - Labels - Labels tab.

On the File menu of the File tab, choose New - Labels - Labels tab.


Etiketa

Sartu edo txertatu etiketan agertuko den testua.

Etiketa-testua

Idatzi etiketan agertuko den testua. Datu-baseko eremua ere txerta daiteke.

Helbidea

Bidaltzailearen helbidea duen etiketa sortzen du. Unean Etiketa-testua koadroan dagoen testua gainidatzi egiten da.

Ohar-ikonoa

Zure itzulerako helbidea aldatzeko, aukeratu - LibreOffice, eta ondoren egin klik Erabiltzaile-datuak fitxan.


Datu-basea

Hautatu etiketaren datu-iturburu gisa erabili nahi duzun datu-basea.

Taula

Hautatu etiketan erabili nahi dituzun eremuak dituen datu-baseko taula.

Datu-basearen eremua

Hautatu nahi duzun eremua datu-basean, eta ondoren, egin klik koadro honen ezkerrean dagoen gezian, Etiketa-testua koadroan eremua txertatzeko.

Datu-baseko eremuaren izena parentesien bidez lotuta dago Etiketa-testua koadroan. Nahi izanez gero, datu-baseko eremuak zuriuneen bidez bereiz daitezke. Sakatu datu-baseko eremu bat lerro berri batean txertatzeko.

Formatua

Etiketaren aurrez definitutako formatu-tamaina hauta daiteke, edo bestela, Formatua fitxan zehaztutako formatu-tamaina hauta daiteke.

Jarraitua

Paper jarraituan etiketak inprimatzen ditu.

Orria

Banakako orrietan etiketak inprimatzen ditu.

Marka

Hautatu erabili nahi duzun paper-marka. Marka bakoitzak bere formatu-tamainak dauzka.

Mota

Hautatu erabili nahi duzun formatu-tamaina. Formatu erabilgarriak Marka zerrendan hautatutako markaren arabera daude. Etiketa-formatu pertsonalizatu bat erabili nahi baduzu, hautatu [Erabiltzailea], eta formatua definitzeko, egin klikFormatua fitxan.

Informazioa

Paper mota, etiketaren dimentsioak eta etiketen sareta Formatua arearen beheko aldean bistaratzen dira.

Dokumentu berria

Dokumentu berria sortzen du editatzeko.

Emaguzu laguntza!

Emaguzu laguntza!