LibreOffice 24.8 laguntza
Atrakatutako leiho guztiek ikono bat izaten dute leihoaren bistaratze-propietateak kontrolatzeko.
Atrakatutako leiho bat erakusteko eta ezkutatzeko, egin klik ikonoan.
Atrakatutako leiho baten ertzean klik egin dezakezu leihoa irekitzeko.
Atrakatutako leihoa automatikoki itxiko da saguaren erakuslea leihoaren kanpoaldera mugitzen duzunean.
Atrakatutako leiho anitzek leiho bakar gisa jarduten dute Autoerakutsi/Autoezkutatu moduan.
Objektu bat ezkutatutako leiho baten ertz atrakatura arrastatzen duzunean, AutoErakutsi moduan irekiko da leihoa.