ASCII iragazki-aukerak

Testu-dokumentu batean zein aukera (hizkuntza, karaktere-jokoa edo jauziak) inportatu edo esportatuko diren zehatz dezakezu. ASCII fitxategi bat "Testu kodetua" iragazkiaren bidez kargatzean, edo dokumentu bat lehenengo aldiz gordetzean, edo "gorde honela" aukera erabiliz beste izen batekin gordetzen duzunean agertzen da elkarrizketa-koadroa.

Komando hau erabiltzeko...

Fitxategia - Ireki menua, Testu kodetua fitxategi mota hautatuta.

Fitxategia - Gorde honela menua, Testu kodetua fitxategi mota hautatuta.


Propietateak

Fitxategia inportatzeko edo esportatzeko ezarpenak definitzen ditu. Esportazioan, karaktere-jokoa eta paragrafo-jauzia soilik defini daitezke.

Karaktere-jokoa

Esportatzeko edo inportatzeko fitxategiaren karaktere-jokoa zehazten du.

Sartu byte-order-mark

Unicode karaktere-jokoan soilik, byte ordenaren marka (BOM) testu-fitxategi baten Unicode kodeketa adierazteko erabiltzen den byte-sekuentzia bat da. UTF-8 BOM presentzia aukerakoa da, eta arazoak sortu ditzake zenbait softwarerekin, batez ere UTF-8 erabiltzeko prestatuta ez dagoen software zaharkituarekin.

Letra-tipo lehenetsiak

Letra-tipo bat lehenetsiz gero, testua letra-tipo zehatz batekin bistaratu behar dela zehazten da. Inportatzean bakarrik hauta daitezke letra-tipo lehenetsiak.

Hizkuntza

Testuaren hizkuntza zehazten du, oraindik ez bada zehaztu. Inportazioan soilik erabil daiteke ezarpen hau.

Paragrafo-jauzia

Testu-lerroren paragrafo-jauzi mota definitzen du.

CR eta LF

"Carriage return" (orga-itzulera) eta "Line feed" (lerro-jauzia) sortzen ditu Hau da lehenetsitako aukera.

CR

"Carriage return" (orga-itzulera) paragrafo-jauzia sortzen du.

LF

"Line feed" (lerro-jauzia) paragrafo-jauzia gisa sortzen du.

Emaguzu laguntza!