Testu-inportazioa

Bereizitako datuentzako inportazio-aukerak ezartzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Ireki - Fitxategi mota, hautatu CSV testua.

Aukeratu Datuak - Testua zutabetan (Calc).

Kopiatu datuak arbelean, eta ondoren, aukeratu Editatu - Itsatsi berezia - Itsatsi berezia (Calc).


Inportatu

Karaktere-jokoa

Inportatutako fitxategian erabiltzeko karaktere-jokoa zehazten du.

Hizkuntza

Zenbaki kateak nola inportatuko diren zehazten du.

'Hizkuntza' aukeran 'Lehenetsia' (CSV inportaziorako), edo 'Automatikoa' (HTM inportaziorako, ezarri bada, Calc aplikazioak modu globalean ezarritako hizkuntza erabiliko du. 'Hizkuntza' aukeran hizkuntza jakin bat ezarri bada, hizkuntza hori erabiliko da zenbakiak inportatzean.

HTML dokumentu bat inportatzean, 'Hizkuntza' aukera eta Erabili 'Ingelesa (AEB) eskualde-ezarpena zenbakientzat HTML aukera globala gatazkan egon daitezke. HTML aukera globala eraginkorra izango da 'Automatikoa' hizkuntza-aukera hautatzean soilik. Hizkuntza espezifiko bat hautatzen bada 'HTML inportazio-aukerak' elkarrizketa-koadroan, HTML aukera globala ez ikusi egingo da.

Errenkadatik

Inportazioa zein errenkadatan hasi nahi duzun zehazten du. Errenkadak ikusgai daude aurrebistaren leihoan, elkarrizketa-koadroko behealdean.

Bereizlearen aukerak

Mugatzaile gisa bereizleak edo zabalera finkoak erabiltzen dituen zehazten du.

Zabalera finkoa

Zabalera finkoa duten datuak bereizten ditu (karaktere kopuru berdina) zutabeetan. Zabalera ezartzeko, egin klik aurrebistaren leihoko erregelan.

Bereizia

Zure datuetan erabilitako bereizlea hautatzen du.

Tab

Zutabeetan bereizten ditu tabulazioen bidez mugatutako datuak.

Puntu eta koma

Zutabeetan bereizten ditu puntu eta koma bidez mugatutako datuak.

Koma

Zutabeetan bereizten ditu koma bidez mugatutako datuak.

Espazioa

Zutabeetan bereizten ditu zuriune bidez mugatutako datuak.

Beste bat

Datuak zutabeetan bereizten ditu, zehaztu duzun bereizle pertsonalizatua erabiliz. Oharra: Bereizle pertsonalizatuak datuetan ere egon behar du.

Batu mugatzaileak

Elkarren ondoko mugatzaileak konbinatu eta hutsik dauden eremuak kentzen ditu.

Moztu zuriuneak

Data-eremuan hasierako eta amaierako zuriuneak kentzen ditu.

Kate-mugatzailea

Hautatu testu-datuak mugatzeko karaktere bat. Bestela, sartu karaktere bat testu-koadroan.

Beste aukera batzuk

PDF esportatzeko aukera orokorrak ezartzen ditu.

Eman testu-formatua komatxo arteko eremuari

Aukera hau gaituta dagoenean, osorik komatxo artean dauden balioak dituzten eremuak edo gelaxkak (alegia, balioaren lehen eta azken karaktereak testu-bereizlea direnean) testu gisa inportatuko dira.

Zenbaki errealen multzoa

When this option is enabled, Calc will automatically detect all number formats, including special number formats such as dates and time. Scientific notation will also be detected as Detect scientific notation option must be enabled at the same time.

Hautatutako hizkuntzak zenbaki bereziak nola antzemango diren baldintzatuko du, hizkuntza eta eskualde bakoitzak zenbaki bereziok adierazteko modu desberdina baitu.

When this option is disabled, Calc will detect and convert only numbers in decimal notation. Detection of numbers in scientific notation will depend on Detect scientific notation option. The rest will be imported as text. A decimal number string can have digits 0-9, thousands separators, and a decimal separator. Thousands separators and decimal separators may vary with the selected language and region.

Detect scientific notation

When this option is enabled, Calc will automatically detect numbers with scientific notation, like 5E2 for 500.

The selected language influences how scientific notation is detected, since different languages and regions many have different decimal separator.

This option can be disabled only if Detect special numbers option is previously disabled.

When this option is disabled, Calc will detect and convert only numbers in decimal notation. The rest will be imported as text. A decimal number string can have digits 0-9, thousands separators, and a decimal separator. Thousands separators and decimal separators may vary with the selected language and region.

Saltatu gelaxka hutsak

Itsatsi berezia erabiltzean erabilgarri dago: aukera hori gaituta dagoenean, Calc aplikazioak gelaxken aurreko edukia mantentzen du hutsik dauden gelaxkak itsastean. Bestela, Calc-ek ezabatu egiten du gelaxken aurreko edukia.

Testua zutabetan bihurketan, gelaxka-edukia bereizle batekin hasten bada eta aukera hau desgaituta badago, lehen zutabea hustu egingo da.

Ebaluatu formulak

Berdinaren = ikurrarekin hasten diren formula-adierazpenak formula gisa ebaluatuko diren ala testu gisa inportatuko diren zehazten du. Aktibatuta badago, formulak ebaluatu egingo dira haiek sartzean. Bestela, testu gisa sartuko dira.

Eremuak

Datuak zutabeetan bereizita daudenean nola geratuko diren erakusten du.

Zutabe mota

Aukeratu zutabe bat aurrebistaren leihoan, eta hautatu zein datu mota aplikatuko zaien inportatutako datuei. Aukera hauetako bat hauta dezakezu:

Mota

Funtzioa

Estandarra

LibreOffice(e)k definitzen du mota.

Testua

Inportatutako datuak testu gisa tratatzen dira.

Data (EHU)

Data-formatu bat (Eguna, Hilabetea, Urtea) aplikatzen die inportatutako datuei zutabe batean.

Data (HEU)

Data-formatu bat (Hilabetea, Eguna, Urtea) aplikatzen die inportatutako datuei zutabe batean.

Data (UHE)

Data-formatu bat (Urtea, Hilabetea, Eguna) aplikatzen die inportatutako datuei zutabe batean.

Ingelesa (AEB)

AEBetako ingelesean formateatutako zenbakiak sistemaren hizkuntza kontuan hartu gabe bilatu eta txertatuko dira. Zenbaki-formatu bat ez da aplikatu. AEBetako ingeleseko sarrerarik ez badago Estandarra formatua aplikatzen da.

Ezkutatu

Zutabeko datuak ez dira inportatzen.


(EHU), (HEU) edo (UHE) datu-formatuetako bat hautatzen baduzu eta zenbakiak bereizlerik gabe sartzen badituzu, zenbakiak horrela interpretatuko dira:

Karaktere kopurua

Data-formatua

6

Bi karaktere erabiliko dira eguna, hilabetea eta urtea adierazteko, hautatutako ordenan.

8

Lau karaktere erabiliko dira urtea adierazteko, eta bana hilabetea eta eguna adierazteko, hautatutako ordenan.

5 edo 7

6 edo 8 karaktererekin bezala, baina sekuentziako lehenengo zatiak karaktere bat gutxiago izango du. Ezkerreko zeroa kenduko zaie hilabeteari eta egunari.


tip

Inportatutako datuetan ezkerreko zeroa sartu nahi baduzu, adibidez, telefono zenbakietan, aplikatu "Testua" formatua zutabeari.


Aurrebista

Inportatutako testua zutabeetan bereizi ondoren nolakoa izango den erakusten du. Inportatutako zutabe bati formatu bat aplikatzeko, egin klik zutabe batean eta hautatu Zutabe mota. Zutabe mota bat hautatutakoan, aplikatutako formatua bistaratuko da zutabe-izenburuan.

Zabalera finko bat erabili nahi baduzu inportatutako datuak zutabeetan bereizteko, egin klik erregelan zabalera-mugak ezartzeko.

Emaguzu laguntza!