Testu-fitxategien esportazioa

Testu-esportazioa elkarrizketa-koadroan testu-fitxategiak esportatzeko aukerak zehatz ditzakezu. Elkarrizketa-koadro hau bistaratuko da "Testuzko CSVa" gisa gorde badituzu kalkulu-orrietako datuak eta Editatu iragazki-ezarpenak kontrol-laukia hautatuta badago Gorde honela elkarrizketa-koadroan.

Eremu-aukerak

Testu-esportazioan erabiltzen den eremu-bereizlea, testu-bereizlea eta karaktere-jokoa zehazten ditu.

Karaktere-jokoa

Testu-esportaziorako karaktere-jokoa zehazten du.

Eremu-mugatzailea

Datu-eremua banatzen duen eremu-mugatzailea aukeratu edo sartu.

Testu-mugatzailea

Datu-eremua banatzen duen eremu-mugatzailea aukeratu edo sartu.

Komatxoak testu-gelaxka guztietan

Karaktere mugatzaile artean dauden testu-gelaxka guztiak esportatzen ditu, 'Testu-mugatzailea' koadroan ezarrita dagoen bereizlearen arabera. Markatuta ez badago, 'Eremu-mugatzailea' karakterea erabilita mugatuta dauden testu-gelaxkak soilik hartuko dira.

Gorde gelaxkaren edukia erakutsi bezala

Modu lehenetsian aktibatuta dago aukera hau. Datuak bistaratzen diren moduan gordeko dira, aplikatutako zenbaki-formatuak barne. Kontrol-lauki hau markatuta ez badago, datu-eduki gordinak gordeko dira, softwarearen bertsio zaharretan bezala.

Abisu-ikonoa

Zenbaki-formatuaren arabera, gelaxken edukia erakusten den bezala gordez gero, gerta liteke inportazioak egitean balio batzuk jada ezin interpretatu izatea zenbaki-balio gisa.


Zutabe-zabalera finkoa

Datu-eremu guztiak esportatzen ditu zabalera finko batekin.

Emaguzu laguntza!