EPS esportatzeko aukerak

Definitu grafikoak esportatzeko aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu eta hautatu grafikoen fitxategi mota bat. Elkarrizketa-koadroa Gorde sakatu ondoren irekiko da.


Elementu grafikoak fitxategi batera esportatzean, fitxategi mota zein den aukera daiteke. Onartutako fitxategi mota gehienetarako, elkarrizketa-koadro bat irekiko da esportazio-aukerak konfiguratu ahal izateko.

Honako fitxategi motek ez dute aukeren elkarrizketa-koadrorik erakusten: RAS, SVG, TIFF, XPM.

Gainerako fitxategi motek aukeren elkarrizketa-koadroak erakusten dituzte, esportatutako irudiaren zabalera eta altuera ezarri ahal izateko.

Fitxategi motaren arabera, zenbait aukera gehiago zehatz daitezke. Sakatu ⇧+F1 eta pasatu sagua kontrolaren gainetik laguntzako testu luzeagoa ikusteko.

Zabalera

Zabalera zehazten du.

Altuera

Altuera zehazten du.

Bereizmena

Agurra eskaintzen du. Hautatu agurra zerrenda-koadroan.

Aukera gehiago

JPEG fitxategietarako, kolore-sakonera eta kalitatea ezar daitezke.

BMP fitxategietarako, konpresioa eta RLE kodeketa ezar daitezke.

PBM, PGM eta PPM fitxategietarako, kodeketa ezar daiteke.

PNG fitxategietarako, konpresioa eta gurutzelarkatze modua ezar daitezke.

GIF fitxategietarako, gardentasuna eta gurutzelarkatze modua ezar daitezke.

EPS fitxategietarako, aurrebista, kolore-formatua, konpresioa eta bertsioa ezar daitezke.

Iragazkiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Inportatzeko eta esportatzeko iragazkiei buruzko informazioa.

Emaguzu laguntza!