LibreOffice 7.6 laguntza
LibreOffice orokorra laguntza-orrian modulu guztietarako argibideak aurkituko dituzu: leiho eta menuekin lan egiteko argibideak, LibreOffice pertsonalizatzeko argibideak, eta beste hainbat terminori buruzkoak (datu-iturburuak, galeria, arrastatu eta jaregin, etab.).
Beste modulu bati buruzko laguntza behar baduzu, modulu horren laguntzara joan beharko duzu nabigazio-areako konbinazio-koadroaren bidez.
Zure X leiho-kudeatzailearen araberakoa da funtzio honen erabilgarritasuna.
Kurtsorearen kokagunean ikono-izenak eta beste laguntza-eduki batzuk bistaratzea gaitu dezakezu.
Ikono eta menuen deskribapen laburra automatikoki bistaratzea gaitu dezakezu.
Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.