Fitxategiak inportatzeko eta esportatzeko iragazkiei buruz

LibreOffice aplikazioetan, bertako XML formatuez gain, kanpoko beste hainbat formatu ireki eta gorde ditzakezu.

Kasu batzuetan gerta liteke fitxategi mota zuk zeuk aukeratu behar izatea Ireki elkarrizketa-koadroan. Adibidez, datu-base taula bat testu formatuan badaukazu eta datu-base gisa ireki nahi baduzu, "Testuzko CSVa" fitxategi mota definitu beharko duzu fitxategia hautatu ondoren.

BASIC makroak Microsoft Office dokumentuetan

- Kargatu/gorde - VBA propietateak aukeran, MS Office dokumentuetako VBA makro-kodeetarako ezarpenak zehaztu daitezke. VBA makroak ezin dira exekutatu LibreOffice aplikazioan; horretarako, lehenago bihurtu eta moldatu egin behar dira. Sarritan, Word, Excel edo PowerPoint fitxategi baten eduki ikusgaia aldatu besterik ez duzu egin nahi LibreOffice aplikazioekin, eta ondoren fitxategia berriro Microsoft Office formatu batean gorde, makroak aldatu gabe. LibreOffice aplikazioaren portaera ezar dezakezu, erantzuna modu batekoa edo bestekoa izan dadin: edo VBA makroak iruzkin modura gordetzen dira LibreOffice aplikazioaren azpierrutina gisa, eta dokumentua MS Office formatuan gordeko denean berriro ongi idatziko dira; edo Microsoft Office makroak fitxategiak kargatzean ezabatuak izan daitezen aukeratu daiteke. Azken aukera hori babes eraginkorra da Microsoft Office suiteko birusen aurka.

Kanpoko formatuei eta fitxategi motei buruzko oharrak.

Instalatuta egon ez arren, zenbait iragazki hauta daitezke Ireki eta Gorde elkarrizketa-koadroetan. Iragazki horietakoren bat hautatzen baduzu, mezu bat agertuko zaizu, nahi izanez gero iragazkiak instala ditzakezula adierazteko.

Iradokizun-ikonoa

Testu kodetua iragazkiaren laguntzaz beste karaktere-joko batzuk dituzten testu-dokumentuak ireki eta gorde ditzakezu. Iragazkiaren elkarrizketa-koadroaren bidez, letra-tipoak, letra-tipo lehenetsiak, hizkuntza eta paragrafo-jauzia defini ditzakezu.


HTML formatuan inportatzea eta esportatzea

LibreOffice Writerrekin, oin-oharrak eta amaiera-oharrak txerta ditzakezu HTML dokumentuan. Meta-etiketa moduan esportatuko dira. Oin-oharreko eta amaiera-oharreko karaktereak hiperesteka gisa esportatuko dira.

Iruzkinak erabiltzen dira HTML dokumentu batean karaktere ezezagunak sartzeko. "HTML:..." katearekin hasi eta ">" karakterearekin amaitzen den edozein ohar HTML kode gisa tratatuko da, baina izendapen horiek gabe esportatuko da. Hainbat etiketa sartu daitezke testuaren inguruan, "HTML:..." ondoren. Azentu-marka duten karaktereak ANSI karaktere multzora bihurtuko dira. Iruzkinak inportazioan sortzen dira (esaterako, etiketa ezezagunen fitxategi-propietateetan tokirik ez duten meta-etiketetan).

LibreOffice Writerren HTML inportazioak UTF-8 edo UCS2 karaktere-kodetzea duten fitxategiak irakur ditzake. ANSI karaktere-jokoan edo sistemaren karaktere-jokoan dauden karaktere guztiak bistara daitezke.

HTMLra esportatzean, - Kargatu/gorde - HTML bateragarritasuna aukeran hautatutako karaktere multzoa erabiltzen da. Bertan ez dauden karaktereak ordezko forma batekin idatziko dira, egungo nabigatzaile modernoetan ongi bistaratuko dena. Karaktere horiek esportatzean, abisu bat jasoko duzu.

- Kargatu/Gorde - HTML bateragarritasuna aukeran Mozilla Firefox edo LibreOffice Writer hautatzen bada esportatzeko aukera gisa, esportazioan letra-atributu garrantzitsu guztiak (adibidez, testu-kolorea, letra-tamaina, lodia, etzana eta abar) atributu zuzen gisa esportatuko dira CSS1 estilo modura. (CSS akronimoak Cascading Style Sheet esan nahi du). Inportazioa ere estandar horren arabera gauzatuko da.

"font" propietatea Mozilla Firefoxi dagokio, hau da, letra-tamainari beste balio batzuk erants dakizkioke, "font-style" (etzana, bat ere ez), "font-variant" (normala, maiuskula txikiak) eta "font-weight" (normala, lodia) adierazteko.

LibreOffice Writer ezarri badira esportazio-aukera gisa, kontrol-fitxategiko neurriak eta barneko marjinak estilo (inprimaketa-formatu) moduan esportatuko dira. Neurrientzat CSS1eko "width" eta "height" propietateak erabiltzen dira. Marjinak orrialdearen alde guztietan distantzia berean jartzeko, "Margin" propietatea erabiltzen da. Marjina desberdinak ezarri nahi badira, "Margin-Left", "Margin-Right", "Margin-Top" eta "Margin-Bottom" erabili behar dira.

Irudiek eta pluginek edukiarekiko izango dituzten distantziak banaka ezar daitezke LibreOffice Writerren. Goiko/beheko edo ezker/eskuineko marjinak ez badira distantzia berean ezartzen, "STYLE" aukeran esportatuko dira CSS1 neurri-propietate gisa (alegia, "Margin-Top", "Margin-Bottom", "Margin-Left" eta "Margin-Right").

Markoen euskarria izateko, modu absolutuan kokatutako objektuetarako CSS1 formatuak dituen hedapenak erabiltzen dira. Hori soilik aplikatzen zaie Mozilla Firefox eta LibreOffice Writer aplikazioetako esportazio-aukerei. Markoak grafikoen, eta marko flotagarrien eran lerrokatu daitezke, baina karaktereei estekatutako markoak ezin dira erabili.

Markoak "<SPAN>" edo "<DIV>" etiketa gisa esportatzen dira zutaberik ez badute. Zutabeak badituzte, "<MULTICOL>" gisa esportatzen dira.

LibreOffice aplikazioan CSS1 propietateak esportatzeko HTMLk erabiltzen duen neurri-unitatea. Unitate desberdina ezar daiteke testurako eta HTML dokumentuetarako, - LibreOffice Writer - Orokorra edo - LibreOffice Writer/Web - Ikusi aukeran. Esportatuko den dezimal kopurua unitatearen araberakoa da.

Neurri-unitatea

Neurri-unitatearen izena CSS1en

Dezimalen gehieneko kopurua

Milimetroa

mm

2

Zentimetroa

cm

2

Hazbetea

hazb.

2

Pika

pc

2

Puntua

pt

1


LibreOffice Web orrialdeen iragazkiak CSS2 formatuaren zenbait ezaugarri onartzen ditu. Hala ere, horiek erabiltzeko, inprimatze-diseinuaren esportazioa aktibatu behar da - kargatu/gorde - HTML bateragarritasuna atalean. Ondoren, HTML dokumentuetan, HTML orrialde-estiloaz gain, "Lehen orrialdea", "Ezkerreko orrialdea" eta "Eskuineko orrialdea" estiloak ere erabil daitezke. Estilo horiei esker, orrialde-tamaina eta -marjina desberdinak ezar daitezke lehen orrialdean, ezkerreko orrialdean eta eskuineko orrialdean, dokumentua inprimatzen denerako.

Zenbakitzea inportatzea eta esportatzea

- Kargatu/gorde - HTML bateragarritasuna atalean, "LibreOffice Writer" esportazio-aukera badago hautatuta, numerazioen koskak "margin-left" CSS1 propietate modura esportatzen dire <OL> eta <UL> etiketen STYLE atributuan. Propietateak hurrengo goragoko mailarekiko koska-desberdintasuna adierazten du.

Ezkerreko paragrafo-koska zenbakitzean "ezkerreko marjina" CSS1 propietate gisa adierazten da. Lehen lerroko koskak ez dira aintzat hartzen, eta ez dira esportatzen.

Kalkulu-orrien fitxategiak inportatzea eta esportatzea

LibreOffice bidez, ezabatutako esparruen (hala nola, erreferentziadun zutabe baten) erreferentziak inportatzen eta esportatzen dira. Esportazioan formula osoa ikus daiteke, eta ezabatutako erreferentziak (#REF!) adierazpena izango du. Inportazioan ere erreferentziari dagokion #REF! marka sortuko da.

Irudi-fitxategiak inportatzea eta esportatzea

HTML dokumentuetan bezala, zure esku dago LibreOffice irudi-fitxategiak irekitzeko erabiliko duzun iragazkiaren izenak (LibreOffice Impress) informazioa jasoko duen ala ez. Ez badu informaziorik, LibreOffice Draw dokumentu moduan irekiko da fitxategia. Bestela, programa-bertsio zahar batean gordetako fitxategia LibreOffice Impressekin irekiko da.

EPS fitxategi bat inportatzen duzunean, grafikoaren aurrebista bistaratzen da dokumentuan. Aurrebista ez badago eskuragarri, grafikoaren tamainari dagokion leku-marka bistaratzen da dokumentuan. Unix eta Microsoft Windowsen, inportatutako fitxategia inprima dezakezu PostScript inprimagailu baten bidez. EPS grafikoak esportatzean, aurrebista bat sortzen da eta TIFF edo EPSI formatua izaten du. EPS grafikoa beste grafiko batzuekin batera esportatzen bada EPS formatuan, fitxategia aldaketarik gabe txertatuko da fitxategi berrian.

Grafikoak TIFF formatuan inportatzen edo esportatzen direnean, Multipage-TIFFak aktibatzen dira. Fitxategi bakarrean gordetako irudi multzo bat bezala eskuratzen dira grafikoak, fax baten orrialde indibidualak bezala.

LibreOffice Draw eta LibreOffice Impress aukera batzuk.Fitxategia - Esportatu menutik atzitu daitezke. Ikusi Grafikoak esportatzeko aukerak informazio gehiagorako.

PostScript

PostScript formatuan esportatu nahi baduzu dokumentu edo irudi bat, jarrai itzazu urrats hauek:

  1. Oraindik egin ez baduzu, instala ezazu PostScript inprimagailu-kontrolatzaile bat, adibidez, Apple LaserWriter kontrolatzailea.

  2. Fitxategia - Inprimatu menu-komandoaren bidez inprimatu.

  3. PostScript inprimagailua hautatu elkarrizketa-koadroan, eta hautatu Inprimatu fitxategian kontrol-laukia. PostScript fitxategi bat sortuko da.

Emaguzu laguntza!