Laster-menuak

Ebaki

Hautatutako objektua ebaki, eta arbelean gordetzen du. Objektua berriz ere arbeletik txerta daiteke, Itsatsi aukerarekin.

Itsatsi

Dokumentuan arbelera mugitu duzun elementua txertatzen du. Komando hori erabiltzeko, ezinbestekoa da arbeleko edukia kurtsoaren uneko kokalekuan txertatzeko modukoa izatea.

Txertatu

Inserts the selected object into the current document.

Insert as Background

Hautatutako irudia txertatzen du atzeko planoko irudi gisa. Irudiak orrialde osoa ala uneko paragrafoa soilik hartzea nahi duzun zehazteko, erabili Orrialdea edo Paragrafoa azpimenu-komandoak.

Kopiatu

Hautatutako elementua kopiatzen du arbelean.

Ezabatu

Uneko hautapena ezabatzen du. Objektu bat baino gehiago badago hautatuta, denak ezabatuko dira. Gehienetan, segurtasun-galdera bat egingo zaizu, objektuak ezabatu baino lehen.

Testuinguruaren arabera, objektua fisikoki desagertuko da datu-euskarritik edo bistaratzea bakarrik desagertuko da.

Galerian Ezabatu aukeratzen baduzu, sarrera ezabatuko da Galeriatik, baina fitxategia ez da ukituko.

Ireki

Hautatutako objektua ataza berri batean irekitzeko, erabili Ireki komandoa.

Aldatu izena

Hautatutako objektuari izena aldatzeko aukera ematen du. Izena aldatu hautatu ondoren, izena hautatuta agertzen da eta beste bat idatz daiteke zuzenean. Gezi-teklen bidez, izenaren hasieran, amaieran edo beste lekuren batean jarri ahal izango duzu kurtsorea, izenaren zati bat ezabatzeko edo txertatzeko.

Eguneratu

Leihoaren ikuspegia edo hautatuko objektuaren ikuspegia eguneratzen du.

Aurrebista

Hautatutako elementua Galerian erakutsiko da ahalik eta neurri handienean. Galeriaren ikuspegi arruntera itzultzeko, egin klik bikoitza aurrebistan.

Sortu esteka

Komando hau aktibatzeko, objektu batek hautatuta egon behar du. "xxx - esteka" deituriko esteka sortuko da zuzenean objektua dagoen direktorio berean (xxx objektuaren izena da).

Emaguzu laguntza!