Neurri-unitateen bihurketa

Elkarrizketa batzuetan, neurri-balioak idatz ditzakezu sarrera koadroan. Zenbakizko balio bat idazten baduzu, lehenetsitako neurri-unitatea erabiliko da.

Writer testu-dokumentuen neurri-unitate lehenetsia - LibreOffice Writer - Orokorra aukeran agertzen den elkarrizketa-koadroan definitzen da. Calc, Draw eta Impress aplikazioetarako, mota horretako dokumentu bat ireki eta Orokorra orria ireki, Writerren kasuan bezala.

Luzera-unitateen sarrera-koadroetan unitate-laburdurak ere gehi ditzakezu ondorengo zerrendaren arabera:

Unitate-laburdura

Azalpena

mm

Milimetroa

cm

Zentimetroa

hazb. edo ″

Hazbetea

pi

Pika

pt

Puntua


Formula hauek unitateak bihurtzen dituzte:

Adibidez, testu-dokumentu batean, ireki Formatua - Paragrafoa - Koskak eta Tarteak. Hazbete bateko koska ezartzeko uneko paragrafoari, idatzi 1 hazb. edo 1" "Testuaren aurretik" koadroan. 1 cm-ko koska ezartzeko paragrafoari, idatzi 1 cm sarrera-koadroan.

Iradokizun-ikonoa

Onartutako gehieneko edo gutxieneko balioa ezartzeko, egin klik uneko balioan eta ondoren sakatu Page Up edo Page Down tekla.


Emaguzu laguntza!