Interneteko terminoen glosarioa

Internetera iritsi berri bazara, ezagutzen ez dituzun hitzak ikusiko dituzu: nabigatzailea, laster-marka, posta elektronikoa, orri nagusia, bilaketa-motorra eta beste hainbat. Lehen urratsak errazagoak izan daitezen, glosario honetan Interneten, intraneten, posta elektronikoan eta foroetan aurkituko dituzun hitzik garrantzitsuenak azaltzen ditu.

Bezeroaren aldeko irudi-mapa

Bezeroaren aldeko irudi-mapa modernoek ez dute zerbitzariaren aldekoek adinako zailtasunik. Irakurleak marrazkiko edo markoko zein areatan klik egin dezakeen adierazteko, URL estekatua agertzen da sagua arearen gainetik igarotzen denean. Marrazkiaren azpiko geruza batean gordeko da irudi-mapa, eta aipatutako eskualdeei buruzko informazioa izango du. Bezeroaren aldeko irudi-mapek duten alde txar bakarra da, web nabigatzaile zaharragoek ezin dituztela irakurri, baina desabantaila hori berez konponduko da denborarekin.

Irudi-mapa gordetzean, hautatu SIP - StarView irudi-mapa fitxategi-formatua. Hori eginda, irudi-mapa zuzenean dokumentuko edozein irudi edo marko aktiboari aplikatu ahal zaion formatu batean gordeko da. Hala ere, irudi-mapa uneko irudian edo markoan soilik erabili nahi bada, ez duzu inolako formatu berezitan gorde behar. Eskualdeak definitu ondoren, sakatu Aplikatu eta kitto, ez da ezer gehiago behar. HTML formatuan gordetako bezero aldeko irudi-mapak zuzenean HTML kodean txertatzen dira orrialdean.

Bilaketa-motorrak

Interneten bilaketak egiteko zerbitzu bat dira bilaketa-motorrak. Software-programa batean oinarrituta egoten dira eta informazio-bolumen izugarria esplora dezakete gako-hitzen bidez.

CMIS

Content Management Interoperability Services (CMIS) estandarrak domeinu-eredu bat eta Web Services eta Restful AtomPub loturak definitzen ditu, elkarrerabilgarritasun handiagoa gaitzeko Enterprise Content Management (ECM) sistemetan. CMIS zerbitzuak web-zerbitzuak eta web 2.0 interfazeak erabiltzen ditu informazio aberatsa internet-protokoloen bitartez partekatzeko hornitzaileekiko neutralak diren formatuetan, dokumentu-sistemen, argitaratzaileen eta biltegien artean, enpresa barruan zein enpresen artean.

EPUB

EPUB liburu elektronikoetarako fitxategien estandar bat da, .epub luzapena darabilena. Fitxategi horiek telefono adimentsuetan, tabletetan, ordenagailuetan edo irakurgailu elektronikoetan deskargatu eta irakurri daitezke.

EPUB estandar tekniko bat da, W3C taldearen argitaratze-taldeak argitaratzen duena. EPUB oso formatu erabilia da, irekia eta HTMLn oinarritua baita.

EPUB argitalpen bat fitxategi bakar modura banatzen da eta barruan webgune bat duen zifratu gabeko fitxategi konprimitua da. HTML fitxategiak, irudiak, CSS estilo-orriak, metadatuak, multimedia-elementuak eta elkarrekintzetarako elementuak ditu.

Etiketak

HTML orriek egiturari eta formatuari buruzko argibideak dituzte, eta horiexek dira, hain zuzen, etiketak. Etiketak, HTML dokumentu-deskribapeneko lengoaian, kortxete artean sartutako kode-hitzak dira. Etiketa askok testuak edo hiperesteka-erreferentziak dituzte irekitzeko eta ixteko kortxeteen artean. Esate baterako, tituluen hasiera <h1> etiketarekin markatzen da, eta bukaera </h1> etiketarekin. Zenbait etiketa bakarka agertzen dira, hala nola <br> lerro-jauziarentzat, edo <img ...> grafiko bat estekatzeko.

FTP

FTP siglak Fitxategi-Transferentziako Protokoloa esan nahi du, eta Interneten fitxategiak transferitzeko protokolo estandarra da. FTP zerbitzaria Internetera konektatutako ordenagailuko programa bat da, eta fitxategiak gordetzen ditu FTPren laguntzarekin transmititzeko. FTP Interneteko fitxategiak transmititzeaz eta deskargatzeaz arduratzen da, eta HTTP protokoloak (HiperTestua Transferitzeko Protokoloak), berriz, WWW zerbitzarien eta bezeroen artean konexioa ezarri eta datuak transferitzen ditu.

HTML

HTML (HiperTestua Markatzeko Lengoaia) dokumentuak kodetzeko lengoaia da, eta WWW dokumentuetako fitxategi-formatu gisa erabiltzen da. SGML formatutik eratorri da, eta testuak, grafikoak, bideoak eta soinuak barne hartzen ditu.

HTML komandoak zuzenean sartu nahi badituzu (adibidez, HTMLri buruzko edozein liburutako ariketak egiten ari zarenean), gogoan izan HTML orriak testu soileko fitxategiak direla. Gorde dokumentua Testua dokumentu motarekin, eta jar iezaiozu fitxategiari .HTM luzapena. Egiaztatu ez dagoela azenturik edo karaktere-joko hedatuko bestelako karaktere berezirik. Fitxategi hori berriz ireki nahi baldin baduzu LibreOffice(e)n eta HTML kodea editatu, Testua fitxategi gisa kargatu beharko duzu, eta ez Web orria gisa.

HTML lengoaiari buruzko azalpenak ematen dituzten erreferentzia ugari daude Interneten.

HTTP

HiperTestua Transferitzeko Protokoloaren bidez, www dokumentuak transmititzen dira, zerbitzarien (ostalarien) eta nabigatzaileen (bezeroen) artean.

Hiperesteka

Hiperestekak erreferentzia gurutzatuak dira, testuan kolore desberdinekin nabarmenduak eta saguarekin klik eginez aktibatzen direnak. Hiperesteken laguntzaz, irakurleak zuzenean salto egin dezake dokumentu bereko informazio jakin batera edo beste dokumentu batekora.

LibreOffice aplikazioan hiperestekak esleitu ahal zaizkie testuei, grafikoei eta markoei (ikus hiperesteken elkarrizketa-koadroaren ikonoa 'Estandarra' tresna-barran).

Irudi-mapa

Irudi-mapa bat erreferentziak kontuan hartzen dituen grafiko edo marko bat da. Grafikoaren edo markoaren area definituetan klik egin daiteke helburu (URL) batera joateko, helburua arearekin estekatuta baitago. Erreferentziako areak, estekatutako URLak eta saguaren erakuslea area horien gainetik igarotzen denean agertzen diren testuak irudi-mapen editorean definitzen dira.

Bi motatako irudi-mapak daude. Bezeroaren aldeko irudi-mapa bezeroaren ordenagailuan ebaluatzen da (grafikoa Internetetik kargatu duenean) eta zerbitzariaren aldeko irudi-mapa, berriz, Interneten HTML orria eskaintzen duen ordenagailu zerbitzarian ebaluatzen da. Zerbitzaria ebaluatzean, irudi-mapa batean sakatzen denean, kurtsoreak irudian duen koordenatuak bidaltzen zaizkio zerbitzariari, eta zerbitzariko programa batek erantzuten du. Bezero-ebaluazioan, irudi-maparen gune bero jakin batean klik egiten denean, URLa aktibatzen da, testu-esteka arrunta izango balitz bezala. Irudi-mapatik igarotzean, sagu-erakuslearen azpian URLa agertuko da.

Irudi-mapak hainbat modutan erabil daitezke eta hainbat formatutan gorde daitezke.

Irudi-mapen formatuak

Irudi-mapak, funtsean, bi motatakoak dira: batetik, zerbitzarian (adibidez Interneteko zure hornitzailean) analizatutakoak daude, eta, bestetik, irakurlearen ordenagailuko web nabigatzailean analizatutakoak.

Java

Java programazio-lengoaia plataformarekiko independentea den lengoaia bat da, Interneterako bereziki egokia dena. Java klase-fitxategien bidez programatutako web orriak eta aplikazioak sistema eragile moderno guztietan erabil daitezke. Java erabiltzen duten programak Java garapen-ingurune batean programatzen dira, gero "byte code" deritzona sortzeko.

Markoak

Markoak erabilgarriak dira HTML orrien itxura diseinatzeko. LibreOffice(e)k marko mugikorrak erabiltzen ditu objektuak jartzeko. Grafikoak, filmak eta soinua jar ditzakezu marko horietan, esate baterako. Gainera, markoaren edukiak leheneratzeko eta editatzeko aukerak aurkituko dituzu markoaren laster-menuan. Komando horietako batzuk Editatu - Objektua aukeran ere agertzen dira markoa hautatuta dagoenean.

Proxy-a

Datuak transferitzeko arbel baten gisa funtzionatzen duen sareko ordenagailu bat da proxy-a. Enpresaren saretik Interneten sartzen zarenean, lehenago zure lankide batek irakurri duen web orri batera joaten bazara, proxy-aren bidez askoz azkarrago bistaratu ahal izango duzu orria, oraindik memorian gordeta baldin badago. Kasu horretan, egin beharreko gauza bakarra proxy-an gordetako orria azken bertsioa den egiaztatzea da. Hala baldin bada, ez da orria deskargatu behar izango askoz motelagoa den Internetetik, zuzenean proxy-tik karga baitaiteke.

SGML

"Standard Generalized Markup Language" (ingelesez, "marken lengoaia orokor estandarra") esan nahi du SGML siglak. SGML formatuaren oinarrizko ideia da dokumentuetan egitura-elementuak eta beste elementu semantiko batzuk daudela eta elementu horiek bistaratzeko erreferentziarik gabe deskriba daitezkeela. Horrelako dokumentu baten uneko bistaratzea aldakorra da, irteerako euskarriaren eta estilo-hobespenen arabera. Testu egituratuetan, SGMLk, egiturak zehazteaz gain (DTD = Document Type Definition bidez), behar bezala erabiltzen direla ziurtatzen du.

HTML SGMLren aplikazio espezializatu bat da. Horrek esan nahi du, web arakatzaile gehienek SGMLren estandarren multzo mugatu bat besterik ez dutela onartzen, eta SGML onartzen duten sistema gehienak HTML orri erakargarriak sortzeko gai direla.

URL

Uniform Resource Locator (URL) izeneko baliabideak Interneteko dokumentu baten edo zerbitzari baten helbidea bistaratzen du. URL baten egitura orokorra aldakorra da, baina normalean Zerbitzua://Ostalaria:Ataka/Bidea/Orria#Marka motakoa da, nahiz eta beti ez diren elementu horiek guztiak beharrezkoak. URL bat FTP helbide bat, WWW (HTTP) helbide bat, fitxategi baten helbidea edo posta elektronikoko helbide bat izan daiteke.

WebDAV

Web-based Distributed Authoring and Versioning. HTTP protokoloaren hedapenen IETF estandar multzo bat da, plataformekiko independenteak direnak eta erabiltzaileei lankidetzan urruneko web zerbitzarietako fitxategiak editatu eta kudeatzea ahalbidetzen duena. WebDAVek XML propietateak eskaintzen ditu honako esparruetan: metadatuak, blokeoa (egileek besten aldaketak gainidatz ditzaten eragozteko), izen-espazioen manipulazioa eta urruneko fitxategien kudeaketa. Zenbaitetan DAV deitzen zaio zuzenean.

Zerbitzariaren aldeko irudi-mapak

Zerbitzariaren aldeko irudi-mapak orri-barneko marrazki edo marko moduan agertzen zaizkio irakurleari. Egin klik saguarekin irudi-mapan, eta kokagune erlatiboaren koordenatuak bidaliko zaizkio zerbitzariari. Programa osagarri baten laguntzaz, hurrengo urratsa zein izango den erabakitzen du zerbitzariak. Hainbat metodo bateraezin daude prozesu hori definitzeko. Hauek dira, nolanahi ere, erabilienak:

LibreOffice(e)k bi metodoetarako irudi-mapak sortzen ditu. Hautatu formatua Irudi-mapen editorea koadroan, Gorde honela elkarrizketa-koadroko Fitxategi motazerrendan. Mapa-fitxategi bereiziak sortuko dira, eta zerbitzarian kargatu beharko dituzu. Hornitzaileari edo sareko administratzaileari galdetu beharko diozu zein motatako irudi-mapak onartzen dituen zerbitzariak eta nola sartu analisi-programan.

Emaguzu laguntza!