Gehien erabiltzen diren botoiak

Laguntza

Egin klik Laguntza botoian unean irekita dagoen elkarrizketa-koadroaren laguntza-orria irekitzeko.

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Amaitu

Aldaketa guztiak aplikatu eta morroia ixten du.

Tresna-barrak

Zenbait ikonoren alboko gezian klik egitean tresna-barra bat irekitzen da. Tresna-barra lekuz aldatzeko, arrastatu titulu-barra. Sagu-botoia askatu bezain laster, tresna-barra kokaleku berrian geratuko da. Arrastatu titulu-barra beste kokaleku batera, edo arrastatu leihoaren ertz batera, eta tresna-barra hor atrakatuko da. Tresna-barra bat ixteko, egin klik Itxi leihoa ikonoan. Tresna-barra berriz ere ikusgai ipintzeko, hautatu Ikuspegia - Tresna-barrak - (barraren izena).

Biratze-botoia

  1. Inprimaki-kontroletan, biratze-botoia bat zenbakizko eremu baten, moneta-eremu baten, data-eremu baten edo ordu-eremu baten propietate bat da. "Biratze-botoia" propietatea gaituta badago, eremuak bi ikur erakutsiko ditu, aurkako norabidera zuzenduta dauden geziak dituztenak, bai bertikalean bai horizontalean.

  2. Basic IDE ingurunean, biratze-botoi bat zenbakizko eremurako erabiltzen den izena da, bi gezi-ikurrekin batera.

Zenbakizko balio bat idatz daiteke biratze-botoiaren alboan dagoen eremuan, edo balio bat hauta daiteke biratze-botoiaren gorako geziaren edo beherako geziaren ikurrak erabilita. Teklatuan, gorako geziaren edo beherako geziaren tekla saka daiteke balioa handitzeko edo txikitzeko. Orrialdea gora eta Orrialdea behera teklak saka daitezke balio maximoa eta minimoa ezartzeko.

Biratze-botoiaren pondoko eremuak zenbakizko balioak definitzen baditu, neurri-unitate bat ere definitu daiteke, adibidez 1 cm edo 5 mm, 12 pt edo 2".

Bihurtu

Elkarrizketa-koadroan aurrera jarraitzeko klik egiten baduzu; botoi horrek Hurrengoa izena du. Azken orrialdean Bihurtu izena du botoiak. Botoia sakatzean bihurketa egingo da.

Laster-menua

Objektu baten laster-menua aktibatzeko, sakatu objektua saguaren botoiarekin hura hautatzeko, eta ondoren, botoia. Laster-menu batzuk objektua hautatu gabe ere ireki daitezke. Laster-menuak edonon daude LibreOffice aplikazioan.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu, berrespenik eskatu gabe.

Neurria

Hainbat neurri-unitatetan sartu daitezke balioak sarrera-eremuetan. Lehenetsitako unitatea zentimetroa da. Hala ere, zehazki zentimetro bateko tarte bat lortu nahi baduzu, idatzi '1cm'. Unitate osagarriak erabil daitezke testuinguruaren arabera, adibidez '12 pt' 12 puntuko espaziorako. Unitate berriaren balioa ez bada erreala, aurrez zehaztutako gehieneko edo gutxieneko balioak erabiliko ditu programak.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten du.

Aplikatu

Aldatutako edo hautatutako balioak aplikatzen ditu, elkarrizketa-koadroa itxi gabe.

Aukera hau paragrafo-estiloetan, marko-estiloetan eta orrialde-estiloetan soilik agertzen da.

Aukera hau paragrafo-estiloetan eta karaktere-estiloetan soilik agertzen da.

Txikiagotu / Zabaldu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu daiteke beharrezko erreferentzia orrian. Ondoren, ikonoa Zabaldu ikono bihurtuko da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-barrutia marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Icon shrink

Txikiagotu

Icon Expand

Zabaldu

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Aurrebista

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Hurrengoa

Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Berrezarri

Uneko fitxan egindako aldaketak baztertu, eta elkarrizketa hau ireki denean aplikagarri zirenak ezartzen ditu. Elkarrizketa ixtean ez da segurtasun-galderarik agertzen.

Estandarra

Elkarrizketa-koadroan dauden balioen ordez, lehenetsitako instalazio-balioak berrezartzen ditu.

warning

Ez da segurtasun-galderarik egiten balio lehenetsiak berrezarri aurretik.


Utzi

Elkarrizketa-koadroa ixten du eta fitxa guztietako aldaketak baztertzen ditu. Aplikatu erabili bada, komando hori erabili ondoko aldaketak baztertuko dira.

Berrezarri

Uneko fitxan aldatu diren balioak berrezartzen ditu elkarrizketa-koadroa ireki zenean zituzten balioetara. Aplikatu erabili bada, komando hori erabili ondoko aldaketak baztertuko dira.

Aplikatu

Fitxa guztietako aldaketak aplikatzen ditu elkarrizketa-koadroa itxi gabe. Ezin da atzera bota Berrezarri erabilita.

Berrezarri gurasoan

Values for the current tab are set to those found in the corresponding tab of the style specified in “Inherit from” in the General tab. In all cases, also when “Inherit from” is “- None -”, current tab values specified in “Contains” are removed.

Aukera hori paragrafo-estiloetan, marko-estiloetan eta karaktere-estiloetan soilik agertzen da.

Atzera

Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.

Aukerak

Egin klik Aukerak botoian, elkarrizketa-koadroa zabaldu eta aukera gehiago ikusi ahal izateko. Egin klik berriz ere, elkarrizketa-koadroa leheneratzeko.

Ikus itzazu, halaber, ondoko funtzioak:

Bilaketan komodinak eta adierazpen erregularrak onartzen dira. Adierazpen erregularrak gaitzen badira, "egun.*" sartu daiteke, adibidez, hasieran "egun" duen lehen hitza aurkitzeko. Adierazpen erregularra den testu bat aurkitu nahi izanez gero, erabili "\" karaktere bat horietako edozeinen aurrean edo inguratu testua \Q...\E karaktereekin. Komodinen eta adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu edo desaktibatu daiteke - LibreOffice Calc - Kalkulatu aukeran.

warning

Adierazpen erregular bat ordezkatzen duten bilaketa-irizpideko kateak diren argumentu bat edo gehiago dituzten funtzioak erabiltzean, lehen aldian kate-irizpide horiek zenbaki bihurtzeko saialdia egingo da. Adibidez, ".0" katea 0.0 bihurtuko da, eta abar. Ongi bihurtzen bada, bat etortzea ez da izango adierazpen erregularreko bat etortzea, baizik eta zenbakizko bat etortzea. Hala ere, dezimalen bereizlea puntua ez den eskualde-ezarpen batean, adierazpen erregularraren bihurketak funtzionatu egingo du. Zenbakizko adierazpen bat sortu ordez adierazpen erregularraren ebaluazioa behartzeko, erabili zenbakitzat hartu ezin daitezkeen adierazpenak, adibidez ".[0]" edo ".\0" edo "(?i).0".


Errorea gertatzen bada, balio logiko bat edo zenbakizko bat emango du funtzioak.

(Komando hau laster-menutik soilik atzitu daiteke).

Tresna batean klik bikoitza egiten baduzu, tresna hori behin eta berriz erabili ahal izango duzu. Klik bakar bat egiten baduzu tresnan, azkeneko hautapenera itzuliko da, ataza osatu ondoren.

Sakatu ⇧+F1 eta kokatu kontrol baten gainean, hari buruz gehiago ikasteko.

'Aukerak' elkarrizketa-koadroaren botoiak

Ados

Gorde orrialdeko aldaketak eta itxi 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.

Utzi

Itxi 'Aukerak' elkarrizketa-koadroak eta baztertu egindako aldaketa guztiak.

Aplikatu

Aldatutako edo hautatutako balioak aplikatzen ditu 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa itxi gabe.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

warning

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.


Emaguzu laguntza!