Shape

Menu honek forma-objektuak kudeatzeko aukerak eskaintzen ditu.

Marra

Icon Line

Marra zuzen bat marrazten du uneko dokumentuan, sagua arrastatzen duzun lekuan. Marra 45 gradutara mugatzeko, eduki ⇧ tekla sakatuta arrastatzen ari zarenean.

tip

Marra batean testua txertatzeko, egin klik bikoitza marran eta idatzi edo itsatsi zure testua. Testuaren noranzkoa eta marra marrazteko arrastatzean zuen noranzkoa bat datoz. Marra ezkutatzeko, hautatu Ikusezina eremua Marrazki-objektuen propietateak barrako Marra-estiloa koadroan.


Laukizuzena

Icon Rectangle

Laukizuzen bat marrazten du uneko dokumentuan, sagua arrastatzen duzun lekuan. Egin klik laukizuzenaren izkina kokatzea nahi duzun lekuan, eta arrastatu, nahi duzun tamaina lortu arte. Karratua marrazteko, sakatu ⇧ arrastatzen duzun bitartean.

Elipsea

Icon Ellipse

Obalo bat marrazten du uneko dokumentuan, sagua arrastatzen duzun lekuan. Egin klik obaloa marraztu nahi duzun lekuan, eta arrastatu, nahi duzun tamaina lortu arte. Zirkulu bat marrazteko, ⇧ sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Azpimenu honek dokumentuan txertatu daitezkeen ohiko formak ditu, hala nola, marra, zirkulua, triangelua eta karratua, edo ikurrak, adibidez smiley aurpegia, bihotza eta lorea.

Banatu hautapena

Hautatutako hiru objektu edo gehiago uniformeki banatzen ditu ardatz horizontalean edo ardatz bertikalean. Objektuen arteko tartea ere uniformeki banatu daiteke.

Biratu

Hautatutako objektua biratzen du.

Eraldaketak

Hautatutako objektuaren forma, orientazioa edo betegarria aldatzen du.

Irauli

Hautatutako objektua horizontalean edo bertikalean iraultzen du.

Bihurtu

Hautatutako objektua bihurtzeko aukerak.

Alignment

Hautatutako objektuen lerrokatzea aldatzen du.

Arrange

Hautatutako objektu(ar)en pilatze-ordena aldatzen du.

Group

Hautatutako objektuak batera mantentzen dira. Horrela, objektu bakar gisa eraman edo formatea daitezke.

Konbinatu

Hautatutako bi objektu edo gehiago forma bakarrean konbinatzen ditu.Elkartutakoan ez bezala, konbinatutako objektuek pilatze-ordenako azpi-azpiko objektuaren propietateak hartzen dituzte. Konbinatutako objektuak banan ditzakezu, baina jatorrizko objektuaren propietateak galdu egingo dira.

Zatitu

Konbinatutako objektua objektu indibidualetan zatitzen du. Lortzen diren objektuek konbinatutako objektuaren marra- eta betetze-propietate berak dituzte.

Batu

Hautatutako objektuen area hautapeneko azpi-azpiko objektuaren areari gehitzen dio. Komando hori gainjarritako objektuekin erabiltzea komeni da.

Kendu

Hautatutako objektuen area kentzen du azpi-azpiko objektuaren areatik.

Ebaki

Forma sortzen du hautatutako objektuen gainjarritako arean oinarrituta.

Consolidate Text

Konbinatu hautatutako bi testu-koadro edo gehiago koadro bakar batean.

Bikoiztu

Hautatutako objektuaren kopia bat edo gehiago sortzen ditu.

Cross-fading

Formak sortzen ditu eta gehikuntza uniformeen bidez banatzen ditu bi marrazki-objekturen artean.

LibreOffice aplikazioak hautatutako bi objektuaren arteko tarteko formak marrazten ditu eta emaitza elkartu egiten du.

Equalize Width

Sets the width of two or more selected objects to the width of the object selected last. Equalize Width is only available when two or more drawing objects are selected.

Equalize Height

Sets the height of two or more selected objects to the height of the object selected last. Equalize Height is only available when two or more drawing objects are selected.

Konektatu

Marra edo BĂ©zier kurba sortzen du bi marra edo gehiago, BĂ©zier kurbak edo beste objektu batzuk marrarekin konektatuz. Betegarria duten itxitako objektuak marra bihurtzen dira eta betegarria galtzen dute.

Hautsi

Konektatu komandoaren bidez elkartutako marrak deskonektatzen ditu.

Emaguzu laguntza!