Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.
Azken Desegin komandoaren ekintza desegiten du. Desegin nahi duzun Desegin urratsa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Berregin ikonoaren ondoan dagoen gezian.
Uneko dokumentuan kanpoko fitxategiekin lotzen dituzten estekak aldatu edo eten daitezke. Uneko fitxategiaren edukia aldatu ere egin daiteke, estekatutako kanpoko fitxategiaren bertsiorik berriena erakutsi dezan. Komando hau ez zaie hiperestekei aplikatzen eta ez dago erabilgarri uneko dokumentuak beste fitxategi batzuekin lotzen dituen estekak ez baditu.