LibreOffice 7.5 laguntza
Atal honetan LibreOffice Drawen menu, azpimenu eta haien elkarrizketa-koadroak deskribatzen dira.
Landu nahi duzun dokumentuaren leihoak hautatuta egon behar du menu-komandoak erabiltzeko. Era berean, dokumentuko objektu bat hautatu behar duzu, objektuarekin asoziatutako menu-komandoak erabiltzeko.
Menuak testuinguruaren araberakoak dira. Alegia, unean egiten ari zaren lanari dagozkion menu-komandoak bakarrik egongo dira erabilgarri. Kurtsorea testuan badago, testua editatzeko behar diren menu-komando guztiak egongo dira erabilgarri. Baina, esate baterako, dokumentu batean irudiak hautatu badituzu, irudiak editatzeko behar dituzun menu-komandoak jarriko zaizkizu eskura.
Menu honek Draw dokumentuekin lan egiteko (sortzeko, irekitzeko, ixteko eta inprimatzeko, adibidez) komando orokorrak ditu. LibreOffice Draw ixteko, egin klik Irten aukeran.
Menu horretako komandoak Draw dokumentuak editatzeko erabiltzen dira (adibidez, kopiatu eta itsatsi).
Menu honek dokumentua pantailan nola erakusten den kontrolatzeko, erabiltzaile-interfazea aldatzeko eta alboko panelak atzitzeko komandoak ditu.
Menu horren bidez elementuak txerta ditzakezu Draw dokumentuetan, adibidez, grafikoak eta gidak.
Menu honek marrazkiaren orrialdeak kudeatzeko eta nabigaziorako komandoak eskaintzen ditu.
Menu horrek LibreOffice Drawentzako tresnak eta hizkuntza- eta sistema-ezarpenetarako atzipena eskaintzen ditu.