Testua gehitzea

Hainbat testu mota gehi ditzakezu marrazki edo aurkezpenetan:

Testu-markoa gehitzea

  1. Egin klik Testua ikonoanIkonoa eta eraman saguaren erakuslea testu-koadroa sartu nahi duzun tokira.

  2. Arrastatu testu-markoa dokumentuan edukitzea nahi duzun tamaina lortu arte.

  3. Idatzi edo itsatsi testua testu-markoan.

Egin klik bikoitza testuan hura editatzeko edo testu-propietateak formateatzeko, adibidez, letra-tamaina edo –kolorea. Egin klik testu-objektuaren ertzean objektu-propietateak editatzeko, adibidez, ertzaren kolorea, edo beste objektu batzuen aurrean edo atzean antolatzeko.

Testua markoetara doitzea

  1. Sortu testu-marko bat aurreko urratsetan deskribatzen den bezala.

  2. Testu-objektua hautatuta dagoela, aukeratu Formatua - Testua. Testua elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  3. Testua fitxan, garbitu Doitu altuera testura kontrol-laukia, eta hautatu Doitu markoan kontrol-laukia. Sakatu Ados.

  4. Testu-markoaren tamaina alda dezakezu, testu-karaktereen tamaina eta forma aldatzeko.

Testua grafikora lotuta

Testua grafiko batean gehi dezakezu grafikoan klik bikoitza eginda.

Testuaren kokagunea zehazteko, erabili Formatua - Testua ataleko ezarpenak.

  1. Adibidez, egin klik Bunbuiloak ikonoarenIkonoa alboko gezian 'Bunbuiloak' tresna-barra irekitzeko.

  2. Hautatu bunbuiloa bat eta eraman saguaren erakuslea bunbuiloa hastea nahi duzun lekura.

  3. Arrastatu bunbuiloa marrazteko.

  4. Sartu testua.

Testua kopiatzea

  1. Hautatu Writer dokumentuko testua.

  2. Kopiatu testua arbelera (Editatu - Kopiatu).

  3. Egin klik testua itsastea nahi duzun orrialdean edo diapositiban.

  4. Itsatsi testua Editatu - Itsatsi edo Editatu - Itsatsi berezia erabiliz.

    Itsatsi berezia erabiltzen baduzu, itsatsi beharreko testuaren formatua aukeratu dezakezu. Formatuen arabera, hainbat testu-atributu kopiatu ditzakezu.

Testua inportatzea

  1. Egin klik testua inportatzea nahi duzun orrialdean edo diapositiban.

  2. Aukeratu Txertatu - Fitxategia.

  3. Hautatu testu-fitxategi bat (*.txt) edo HTML fitxategi bat eta sakatu Txertatu. Txertatu testua elkarrizketa-koadroa irekiko da. Sakatu Ados testua txertatzeko.

Emaguzu laguntza!