LibreOffice 24.8 laguntza
Objektuak haien biraketa-puntu lehenetsiaren (erdiko puntua) edo norberak izendatutako biraketa-puntuaren inguruan birarazi daiteke.
Hautatu biratuko den objektua. LibreOffice Draw aplikazioaren Eraldaketak tresna-barran edo LibreOffice Impressen Marrazketa barran, egin klik Biratu ikonoan.
Eraman erakuslea izkinako helduleku batera erakuslea ikur birakor bihurtzeko. Arrastatu heldulekua objektua biratzeko.
Mantendu sakatuta ⇧ tekla biratzea 15 graduren multiploetara mugatzeko.
Egin eskuineko klik objektuan laster-menua irekitzeko. Aukeratu
biraketa-balio zehatz bat sartzeko.Biraketa-puntua aldatzeko, arrastatu objektuaren erdiko zirkulu txikia beste kokaleku batera.
Objektua bertikalean edo horizontalean desplazatzeko, arrastatu alboko heldulekuetako bat.