Marrazki-objektuetarako laster-teklak

Marrazki-objektuak teklatuaren bidez sortu eta edita ditzakezu.

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


Marrazki-objektuak sortzeko eta editatzeko

  1. Sakatu F6 Marrazketa barran nabigatzeko.

  2. Sakatu Eskuin-gezia marrazketa-tresna baten tresna-barrako ikonora iritsi arte.

  3. Ikonoaren ondoan gezi bat badago, marrazketa-tresnak azpi tresna-barra bat irekiko du. Sakatu Gora edo Behera gezia azpi tresna-barra irekitzeko, eta gero, sakatu Eskuin- edo Ezker-tekla ikonoa hautatzeko.

  4. Sakatu +⏎.

    Objektua uneko dokumentuaren erdian sortuko da.

  5. Dokumentura itzultzeko, sakatu +F6.

    Objektuak nahi duzun lekuan kokatzeko, gezi-teklak erabil ditzakezu. Objektuarentzako komando bat aukeratzeko laster-menutik, sakatu ⇧+F10.

Objektuak hautatzeko

  1. Sakatu +F6 dokumentura sartzeko.

  2. Sakatu Tabulazioa hautatu nahi duzun objektura iristeko.

Emaguzu laguntza!