Gradiente-betegarriak sortzea

Gradiente-betegarria bi kolore ezberdinen edo kolore bereko itzalen nahasketa inkrementala da, eta marrazki-objektuetan aplika dezakezu.

Gradienteak aplikatzeko:

  1. Hautatu marrazki bat.

  2. Aukeratu Formatua - Area eta Betegarri gisa hautatu Gradientea.

  3. Hautatu gradiente-estilo bat zerrendatik eta sakatu Ados.

Gradiente pertsonalizatuak sortzea

Zure gradienteak sortu eta lehendik daudenak alda ditzakezu, eta gradiente-fitxategien zerrenda gorde eta kargatu ere egin dezakezu.

Gradiente pertsonalizatuak sortzeko:

  1. Aukeratu Formatua - Area eta egin klik Gradienteak fitxan.

  2. Hautatu zerrendako gradiente bat gradiente berriaren oinarri gisa erabiltzeko eta sakatu Gehitu.

  3. Idatzi gradientearen izena testu-koadroan eta sakatu Ados.

    Izena gradiente-zerrendaren amaieran agertuko da eta hautatuta egongo da editatzeko.

  4. Ezarri gradiente-propietateak eta sakatu Aldatu gradientea gordetzeko.

  5. Egin klik Ados botoian.

Gradienteak eta gardentasuna erabiltzea

Gradienteen propietateak eta marrazkien gardentasuna saguaren bidez doitu ditzakezu.

Marrazkien gradientea doitzeko:

  1. Hautatu aldatu nahi duzun gradientea duen marrazkia.

  2. Aukeratu Formatua - Area eta egin klik Gradienteak fitxan.

  3. Doitu gradientearen balioak zure beharretara egokitzeko eta egin klik Ados botoian.

Iradokizun-ikonoa

Objektu baten gardentasuna doitzeko, hautatu objektua, aukeratu Formatua - Area eta egin klik Gardentasuna fitxan.


Emaguzu laguntza!