LibreOffice 24.8 laguntza
Objektu bat bikoiztu eta hainbat kopia egin ditzakezu. Kopiak berdinak izan daitezke edo tamaina, kolore, orientazio eta kokagune ezberdina eduki dezakezu.
Ondorengo adibidean, txanpon pila bat sortzen da elipse bakar baten hainbat kopia eginez:
Erabili Elipsea tresna elipse hori solidoa marrazteko.
Hautatu elipsea eta aukeratu Editatu - Bikoiztu.
Idatzi 12 Kopia kopurua aukeran.
Sartu balio negatiboa Zabalera eta Altuera balioetan monetak tamainaz txikitzeko pilan gora zoazen neurrian.
Txanponentzako kolore-trantsizioa definitzeko, hautatu beste kolore batzuk Hasiera eta Amaiera koadroetan. Hasierako kolorea bikoizten ari zaren objektuari aplikatuko zaio.
Sakatu Ados kopiak sortzeko.