LibreOffice 24.8 laguntza
Elipsea tresna-barrak elipseak eta zirkuluak marrazteko tresnak ditu. Zirkulu eta elipseen segmentuak eta sektoreak ere marraztu ditzakezu.
Ireki Elipseak tresna-barra eta egin klik Zirkulu atala edo Elipse atala ikonoan . Saguaren erakusleak sektorearen ikono txiki bat duen gurutze-itxura hartuko du.
Kokatu erakuslea marraztu nahi duzun zirkuluaren ertzean, eta arrastatu zirkulua sortzeko.
Zirkulu bat erditik arrastatuta sortzeko, sakatu ⌥Alt arrastatu bitartean.
Zirkuluak zuk nahi duzun neurria hartutakoan, askatu saguaren botoia. Zirkulu-erradioari dagokion lerroa zirkuluan agertzen da.
Kokatu erakuslea sektorearen lehenengo muga ezartzea nahi duzun lekuan eta egin klik.
Erakusleari jarraitzen dion erradioaren lerroa zirkuluaren mugetara mugatuta dagoenez, dokumentuko edozein lekutan egin dezakezu klik.
Kokatu erakuslea sektorearen bigarren muga ezartzea nahi duzun lekuan eta egin klik. Osatutako sektorea bistaratuko da.
Zirkulu edo elipse baten segmentua marrazteko, jarraitu zirkuluan oinarritutako sektorea sortzeko urratsei.
Elipsean oinarritutako arkua marrazteko, aukeratu arku-ikonoetako bat eta jarraitu zirkuluan oinarritutako sektorea sortzeko urratsei.