LibreOffice 25.8 laguntza
Atal honetan, marrazki-dokumentuetarako laster-teklen zerrenda dator.
LibreOffice aplikazioko laster-tekla orokorrak ere erabil ditzakezu.
| Laster-teklak | Efektua | 
|---|---|
| F2 | Testua gehitu edo editatzen du. | 
| F3 | Objektu indibidualak editatzeko taldea irekitzen du. | 
| βCtrl+F3 | Talde-editorea ixten du. | 
| β§+F3 | Bikoiztu elkarrizketa-koadroa irekitzen du. | 
| F4 | Kokagunea eta tamaina elkarrizketa-koadroa irekitzen du. | 
| F5 | Nabigatzailea irekitzen du. | 
| F7 | Ortografia egiaztatzen du. | 
| βCtrl+F7 | Sinonimoak elkarrizketa-koadroa irekitzen du. | 
| F8 | Edizio-puntuak aktibatzen/desaktibatzen du. | 
| β Ctrl+β§+F8 | Markoan egokitzen du. | 
| β+TF11 | Ireki 'Estiloak' leihoa. | 
| Laster-teklak | Efektua | 
|---|---|
| Plus(+) tekla | Handiagotu egiten du. | 
| Minus(-) tekla | Txikiagotu egiten du. | 
| Biderketa-tekla (Γ) (zenbakizko teklatua) | Zooma jartzen du orrialde osoa pantailara egokitzeko. | 
| Zatiketa-tekla (Γ·) (zenbakizko teklatua) | Uneko hautapena handiagotzen du. | 
| βCtrl+β§+G | Hautatutako objektuak elkartzen ditu. | 
| β§+β+β₯Ctrl+Alt+A | Hautatutako taldea banatzen du. | 
| βCtrl+β§+K | Hautatutako objektuak konbinatzen ditu. | 
| β+β₯Ctrl+Alt+β§+K | Hautatutako objektua deskonbinatzen du. | 
| βCtrl+β§+ + | Aurrera ekartzen du. | 
| βCtrl+ + | Aurrerago ekartzen du. | 
| βCtrl+ - | Atzerago eramaten du. | 
| βCtrl+β§+ - | Atzera eramaten du. | 
| Laster-teklak | Efektua | 
|---|---|
| Orrialdea gora | Aurreko orrialdera joaten da | 
| Orrialdea behera | Hurrengo orrialdera joaten da | 
| βCtrl+Page Up | Aurreko geruzara joaten da | 
| βCtrl+Page Down | Hurrengo geruzara joaten da | 
| Gezi-tekla | Hautatutako objektua geziaren norabidean mugitzen du. | 
| βCtrl+ β, β, β edo β tekla | Orrialde-ikuspegia geziaren norabidean mugitzen du. | 
| βCtrl-klik egin objektua arrastatzean. Oharra: Lastertekla hau Kopiatu mugitzean aukera LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak- LibreOffice Draw - Orokorra aukera markatuta badago besterik ez dabil. (Lehenetsita markatuta dago). | Arrastatutako objektuaren kopia sortzen du saguaren botoia askatzean. | 
| βCtrl+β teklatu fokuarekin (F6) tresna-barrako objektu marrazte ikono batean | Tamaina lehenetsiko marrazki-objektu bat txertatzen du uneko ikuspegiaren erdian. | 
| β§+F10 | Hautatutako objektuaren laster-menua irekitzen du. | 
| F2 | Testu modua sartzen du. | 
| Sartu | Testu modua sartzen du, testu-objektu bat hautatuta badago. | 
| βCtrl+β | Testu modua sartzen du, testu-objektu bat hautatuta badago. Testu-objekturik ez badago edo orrialdeko testu-objektu batetik bestera joan bazara txandaka, orrialde berria txertatuko da. | 
| β₯Alt | Sakatu β₯Alt tekla eta arrastatu saguarekin objektu bat marraztu edo tamainaz aldatzeko zentrotik kanporantza. | 
| β₯Alt+ klik objektu batean | Une honetan hautatuta dagoen objektuaren atzeko objektua hautatzen du. | 
| β₯Alt+β§+klik objektu batean | Unean hautatuta dagoen objektuaren aurreko objektua hautatzen du. | 
| β§ tekla objektu bat hautatzean | Hautapenean objektu bat gehitu edo kentzen du. | 
| β§+ arrastatu objektu bat mugitu ahala | Hautatutako objektuaren mugimendua 45 graduren multiploetara mugatuta dago. | 
| β§+arrastatu objektu bat sortzean edo hari tamaina aldatzean | Tamaina mugatzen du, objektuaren aspektu-erlazioa mantentzeko. | 
| Tabulazio-tekla | Orrialdeko objektu batetik bestera joaten da haiek sortu ziren ordenan. | 
| β§+βΉ | Orrialdeko objektu batetik bestera joaten da haiek sortu ziren kontrako ordenan. | 
| Ihes | Uneko modutik irteten da. |