Testu-koadroen kontsolidazioa

Konbinatu hautatutako bi testu-koadro edo gehiago koadro bakar batean.

Komando hau erabiltzeko...

Hautatu bi testu-koadro edo gehiago eta honakoetako bat egin:

Aukeratu Forma - Kontsolidatu testua.

Ireki laster-menua eta aukeratu Kontsolidatu testua.


Testu-koadroen kontsolidazioak testu-koadro anitz elkartu eta testu-koadro handiagoa sortzen du, eta emaitza gisa sortutako koadroan testua doitu egiten da.

tip

Kontsolidatu testua komandoa bereziki erabilgarria da LibreOffice Draw aplikazioarekin PDF dokumentuak editatzen direnean.


Funtzioak testu-zatiak ikuskatzen ditu, amaieran esaldi-amaierako puntuazioa duten ala ez ikusteko. Ez badute, hurrengo testu-koadroko edukia erantsiko zaio, paragrafo berria hasi ordez. Ondoren, paragrafoa konpondu behar da paragrafoaren propietateak ondo ezarrita.

Oharrak

Emaguzu laguntza!