Datu-basearen taulen tresna-barra

Ireki dokumentua

Ireki dokumentua ikonoa

LibreOffice dokumentu bat irekitzen du.

Gorde dokumentua

Gorde datu-basearen fitxategia ikonoa

Datu-basearen uneko fitxategia gordetzen du.

Kopiatu

Kopiatu ikonoa

Hautapena arbelean kopiatzen du.

Itsatsi

Itsatsi ikonoa

Arbeleko edukiak kurtsorearen kokalekuan txertatzen du eta hautatutako edozein testu edo objektu ordezkatzen du.

Ordenatu gorantz

Ordenatu gorantz ikonoa

Xehetasunen ikuspegiko sarrerak gorantz ordenatzen ditu.

Ordenatu beherantz

Ordenatu beherantz ikonoa

Xehetasunen ikuspegiko sarrerak beherantz ordenatzen ditu.

Datu-basearen inprimaki berria

Datu-basearen inprimaki berria ikonoa

Datu-basearen inprimaki berria (lehenetsia) sortzen du. Erabili goitibeherako tresna-barra datu-base objektu berria zuzenean sortzeko.

Taula-diseinu berria

Taula-diseinu berria ikonoa

Datu-basearen taula berria diseinatzen du.

Ireki datu-basearen taula

Ireki datu-basearen taula ikonoa

Hautatutako taula irekitzen du erregistroak sartu, editatu edo ezabatu ahal izateko.

Editatu

Editatu taula ikonoa

Hautatutako taula irekitzen du bere egitura aldatu ahal izateko.

Ezabatu

Ezabatu taula ikonoa

Hautatutako taula ezabatzen du.

Aldatu izena

Aldatu taularen izena ikonoa

Hautatutako taularen izena aldatzen du.

Emaguzu laguntza!