Taulen morroia - Ezarri lehen mailako gakoa

Taulan lehen mailako gako gisa erabiliko den eremua zehazten du.

Sortu lehen mailako gakoa

Hautatu aukera hori lehen mailako gakoa sortzeko. Gehitu lehen mailako gakoa datu-baseko taula guztiei erregistro bakoitza identifikatzeko. LibreOffice aplikazioko datu-baseko sistema batzuek lehen mailako gakoa eduki behar dute ezinbestean taulak editatzeko.

Automatikoki gehitu lehen mailako gakoa

Hautatu aukera hori lehen mailako gakoa eremu osagarri gisa automatikoki gehitzeko.

Erabili lehendik dagoen eremu bat lehen mailako gako gisa

Hautatu aukera hori balio unibokoak dituen eremu bat lehen mailako gako gisa erabiltzeko.

Eremu-izena

Hautatu eremu-izena.

Balio automatikoa

Hautatu aukera hori erregistro berri bat dagoen bakoitzean balio bat automatikoki sartzeko eta eremuaren balioa handitzeko. Datu-baseak gehikuntza automatikoa onartu behar du Balio automatikoa eginbidea erabiltzeko.

Definitu lehen mailako gakoa eremu anitzen bidez

Hautatu aukera hori lehen mailako gakoa eremu anitzen konbinaziotik sortzeko.

Eremu erabilgarriak

Hautatu eremu bat eta sakatu > lehen mailako gakoen eremuen zerrendari gehitzeko.

>

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

Lehen mailako gakoen eremuak

Hautatu eremu bat eta sakatu < lehen mailako gakoen eremuen zerrendatik kentzeko. Lehen mailako gakoa zerrenda honetako eremuen kateatze gisa sortzen da, goitik behera.

Taulen morroia - Sortu taula

Emaguzu laguntza!