Taulen morroia - Hautatu eremuak
Hautatu eremuak emandako eredu-tauletako bat zure taula sortzeko abiapuntu gisa.
Negozioa
Hautatu laneko kategoria laneko eredu-taulak soilik ikusteko.
Pribatua
Hautatu 'pribatua' kategoria eredu-taula pribatuak soilik ikusteko.
Adibideko taulak
Hautatu lagin-tauletako bat. Ondoren, hautatu taulako eremuak ezkerreko zerrenda-koadroan. Errepikatu urrats hori beharrezkoak diren eremu guztiak hautatu arte.
Eremu erabilgarriak
Hautatutako taulako edo kontsultako datu-basearen eremuen izenak zerrendatzen ditu. Egin klik eremu bat hautatzeko edo eutsi sakatuta ⇧ edo ⌘Ctrl teklari klik egiten duzun bitartean, eremu bat baino gehiago hautatzeko.
>
Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.
>>
Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.
<
Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.
<<
Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.
^
Egin klik hautatutako eremua sarrera bat igotzeko zerrendan.
v
Egin klik hautatutako eremua sarrera bat jaisteko zerrendan.
Hautatutako eremuak
Taula berrian sartuko diren eremu guztiak bistaratzen ditu.
Taulen morroia - Ezarri motak eta formatuak